Hauxe duzue euskaltegiko errotulazioaren zatitxo bat. Egin dugun muntai bat da, baina ideie bat egiteko ongi dago. Sanduzelaitik igota ikusiko duzuena hauxe izanen da. Zer iruditzen zaizue? Suerte piska batekin aste honetan jarriko dute.
Obrak aurreraturik daudela ez da sekretua. Hauen inguruko argazkiak jartzeko asmoa dugu. Baina oraingo honetan, argazkitxo hau zer izaten ahal den galdetu nahi dizuegu. Beraz, bururatzen zaizuena erantzun.
Garaia zen, ezagutzen ez dituzuenentzat behintzat, euskaltegien argazkiak erakusteko. Hementxe dituzue bada. Jakin, badakizue Iruñeko Donibane auzoan kokaturik daudela biak. Lehena, Irrintzi Dorrearen behealdean dago (Iratxe Monasterioa, 45). Argazkia neguan elurra egin zuen egun horietako batean egin genuen. Oraingoz, hementxe pasatzen ditugu orduak, ikasten, barrez, disfrutatzen… Berria Iratxe Monasterioko hirurogeita seigarrenean kokaturik dago. Iruñera Donibanetik sartuta, ziur ikusiko duzuela, errotondan bertan baitago. Egun obrak aurreratuago daude (ia bukaturik,...
Donibaneko Jai Batzordeak gu aukeratu gaitu, Irrintzi Euskaltegia, hain zuzen ere. Beraz, Donibaneko jaiei hasiera emanen dien txupinazioa guk, Irrintzi Euskaltegikook, botako dugu. Urte askotan auzokide pilo bat euskalduntzen aritu ondoren, eta auzoari euskaltegi berri bat eskeiniko diogun garaian, oso berri pozgarria jaso dugu. Beraz, eskerrik asko Jai Batzordeko kide guztiei!!!
Euskaltegi berritik pasaz gero, kanpoko hormak margotzen ari direla ikusiko duzue. Ostiralean horma batean laranja paratu zuten eta gaur dagoeneko goiko hormak txuri txuri ditugu. Eta ...kitto!!! Oso gutxi falta da. Barrukoa ia bukatuta dago (ea bisita egin duten ikasle horiek kontatzen diguten) eta beraz bakarrik kanpokoa falta da. Atzo iragarri bezala, Donibaneko Jaietako larunbatean euskaltegi berria ordu pare batez irekiko dugu jende orok ikus dezan nola geratzen ari den. Udan gaur egungo Irrintzi Euskaltegia utziko dugu (dagoeneko jabeak kartel bat paratu du: "se traspasa!!!!") eta ira...
Atzo prentsaurrekoa eman genuen (gaurko GARA egunkarian-maiatzak 22-25.orrialdean-) eta hainbat irratitan izan ginen. Hemen duzue egitarauaren gainean esandakoa: Urtero bezala Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi-AEK euskaltegiak antolatu du besta handi bat. Maiatzaren 26an, larunbatarekin, aurten 7. aek karpa izanen da. Egun osoko egitaraua prest dugu: Goizeko 10etatik hasita, futbito txapelketak, dantzari txikien topaketa (100tik gora dantzari), 12etan fanfarrea,txalapartariak ...eta aurten, lehenengoz, Nafarroako bodega askoren partehartzearekin "ardo feria erraldoi eta herrikoia...
Gaur goizean 4 ikasle (klase bakoitzeko) euskaltegi berrian sartu dira eta obrak nola dauden ikusteko aukera izan dute. Arratsaldean beste lau sartuko dira. Gero klasean gainontzekoei kontatu beharko diete ikusitakoa. Nik ere galdetuko diet eta horrela guzti guztiok enteratuko gara. Bakarrik bi kontu: "oso handia dela" eta "oso gutxi falta da"
El euskara es parte de nosotros, es lengua de esta tierra, es respetar ya amar lo nuestro, lo de todos y todas, es dar oxigeno a nuestra cultura, a los que vivimos en euskera. No se me pasa por la cabeza no participar de ello, dar la espalda y ahogar la lengua y sus hablantes. Aún y todo, el euskara a mi me ha cambiado la vida, me ha dado otra versión de la misma, me ha encantado aprenderlo y poder vivir en euskera. Me ha dado cientos de experiencias y personas, por eso te animo a aprender euskera, porque te da un nuevo modo de mirar al mundo. Escribe aquí tu comentario y anima a la gente ...
Irrintzi Euskaltegiko ikaslea al zara? Idatz ezazu hemen nahi duzuna. Zuk zer diozu?
Etiketa berri bat dugu: "Irrintzi euskaltegia barrutik", ezagutu Irrintzi Euskaltegia!!!!13 urte dituen euskaltegi honetan zer egiten dugun, zer dagoen, nortzuk garen, ... Eta etiketa berri honetan galdera bat botako dut, Irrintziko guztiok parte har dezagun eta horrela Irrintzi hobeki ezagut dezazuen. Zer egiten dugu Irrintzi Euskaltegian? Ni hasiko naiz: Irrintzin lehenik eta behin, ederki pasatzen dugu, urtero, adibidez, Gipuzkoako sagardotegi batera joaten gara (aurten, gainera Astigarrako sagardoetxea bisitatu genuen eta sagardo desberdinak dastatu genituen), Zer gehiago egiten ...