Bi Euskaltegietako argazkiak
Garaia zen, ezagutzen ez dituzuenentzat behintzat, euskaltegien argazkiak erakusteko.
Hementxe dituzue bada. Jakin, badakizue Iruñeko Donibane auzoan kokaturik daudela biak.
Lehena, Irrintzi Dorrearen behealdean dago (Iratxe Monasterioa, 45).
Argazkia neguan elurra egin zuen egun horietako batean egin genuen. Oraingoz, hementxe pasatzen ditugu orduak, ikasten, barrez, disfrutatzen…
Berria Iratxe Monasterioko hirurogeita seigarrenean kokaturik dago. Iruñera Donibanetik sartuta, ziur ikusiko duzuela, errotondan bertan baitago.
Egun obrak aurreratuago daude (ia bukaturik, nahiz eta fatxada oraindik bukatu gabe egon).
Orain zuei dagokizue honen inguruko aipamenak egitea.
Aupa Irrintzi AEK Donibane
Iruzkinak
Utzi iruzkina: