Irrintzi400

Irrintzi, euskaltegi berria   Maiatzaren 26an aek besta donibanen 7.karpa (irrintzi400)   aek-ren aldeko jaia, kontzertuak, dantzari txikiak, fanfarreak, , herri bazkaria, sekulako karpa giroa, gora aek, parranda eta euskaraz bizi, ….  


Apirilaren 1ean, KORRIKA Iruñera iritsi zen egunean euskaltegi berriak hitzordu garrantzitsu bat izan zuen. Goizeko 11ak aldera, KORRIKAren 2324.kilometroa euskaltegi berriaren atetik bertatik pasa zenean Irrintzi Euskaltegiook lekukoa hartu genuen. Euskaltegian 10 urte inguru daramatzan Erkuden irakasleak, bere amarekin batera (Leonor, urteetan eta gaur egun euskaltegiko ikaslea ere izan dena) lekukoa hartu eta KORRIKAri ekin zion. Maiteder eta Rober (ze jatorra den Rober!!!!) ikasleen laguntza ere izan zuten, hauek ere laguntzaile finak izan baitira KORRIKA garaian. Kilometro bustiak iza...


Zer moduz obrak?

irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-03-02 16:01

Apirilaren 1ean KORRIKA Iruñera iritsiko da eta Irrintzi Euskaltegi berritik pasako da. Egun horretarako, euskaltegia ez da bukatuta egonen baina oso itxura ederra izanen du, polit polit egonen da KORRIKAri ongi etorria egiteko. Obrak oso erritmo onean ari dira. Gela batzuk jarri dituzte (hormak) eta kanpotik dagoeneko leihoak eta pertsianak ikus daitezke. Ea laister bukatzen duten. biba zuek eta hurrengora arte!!!


AEK-n KORRIKA garaia, Donibanen, Sanduzelain, Iturraman, ... Euskal Herria osoan KORRIKA GARAIA da. Irrintzi400-kook ere KORRIKAri HELDU diogu eta horretan guztiz murgilduta gaude. Horren ondorioz, euskaltegi berriaren inguruan ez dugu berri askorik  idatziko. Hala eta guztiz ere, geldirik ez gaude, ezta obrak ere. Irrintzi euskaltegi berrian langileak  jo ta ke, jo ta su, buru belarri, lanean ari dira.Nahi izanez gero, atera etxetik eta bertatik bertara ikusi (jubilatuen gisan). Beraz, adi, euskaltegi berri eta eder bat gure artean izanen dugu. Gora euskara, gora gu eta guta...


Sanduzelai

irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-01-25 17:02

Sanduzelai Sanduzelaiko txokoa. Blogean anotazio guztiak kronologikoki agertzen diren arren, atal desberdinak ("etiketak") sortu ditugu. Horietariko bat SANDUZELAI da. Bertan auzoarekin estuki lotuta idatziko dugu eta horretaz gain, auzokideen ekarpenak jasotzeko txokoa bihurtu nahi dugu. Beraz, zerbait esateko al duzu? Nik bai, nik neuk hasiera emanen diot Sanduzelai txokoari aipatuz aurtengo ikasturtean bi talde daudela Sanduzelaiko ikastolan. Irrintzi Euskaltegian dauden auzokideez gain, aurten Sanduzelai ikastolan bi guraso talde atera dira eta hor jo ta ke aritzen dira egunero. 24...


Donibane

irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-01-18 07:23

Donibaneko txokoa. Blogean anotazio guztiak kronologikoki agertzen diren arren, atal desberdinak ("etiketak") sortu ditugu. Horietariko bat DONIBANE da. Bertan auzoarekin estuki lotuta idatziko dugu eta horretaz gain, auzokideen ekarpenak jasotzeko txokoa bihurtu nahi dugu. Beraz, zerbait esateko al duzu?


Irrintzi. Irrintzi euskaltegiak 13 urte ditu. Euskaltegiari Irrintzi dorreak eman zion izena, baina bere egin du jada eta beraz, izenean ez da alketarik izango. Joan den ikasturtean, gaia klase guztietara eraman genuen eta aho batez IRRINTZI izena erabaki zen. Baten batek "Irrintzi berria" izena proposatu zuen baina ia denok izenari eustea erabaki genuen. ADOS AL ZAUDETE??? eman zure iritzia!!!! Beraz, euskaltegi berriaren izena IRRINTZI eta euskaltegi berriarekin zabaldu dugun kanpaina IRRINTZI400.


Zer da blog bat?

3
irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-01-15 13:20

Blog hitza modan dago Interneten. Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena. … Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog baten ezaugarri nagusienak: Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina h...


Iruñerriko AEK-k matrikulazio kanpaina zabaldu du. El 5 de febrero empezamos cursos de iniciación. Aprende a comunicarte en euskera. Infórmate en el teléfono 948274160. Anima itzazu zure ingurukoak euskara ikastera. Maila eta ordutegi guztiak, baita EGA agiria lortzeko talde bereziak ere. Matrikula zabalik gaurtik aitzinera, hilaren 31a arte. Iruñerriko euskaltegiak jendez bete behar ditugu euskara normalizatuko badugu. Irrintzi400 baietz!!!


Talo Tailerra

2
irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-01-03 18:04

San Tomasekin batera, Euskaltegian talo tailer bat egin genuen. Azken urte hauetan errepikatu dugun tailerra da hau. Txorizoa eta txokolatearekin lagundu genituen guk egindako taloak. Hauek pasatzeko sagardo freskoa.  


irrintzi400 1456147996001

Irrintzi 400 Iruñeako Donibaneko AEKk ireki duen prozesuari jarritako izena da. Blog honen bidez jendearen partehartzea bilatu nahi dugu.

Kategoriak

Azken iruzkinak

Afredo se comio un pedo

Afredo se comio un pedo 2019-03-22 09:36 #1

Oso sezy

Juan

Juan 2019-03-22 09:31 #2

Oso polita

Jone

Jone 2013-01-16 11:12 #3

Ni iturgina naiz

Aritz

Aritz 2007-05-31 12:07 #4

Oso polita!!!!