Otsailak 9 ditu-azken berriak
AEK-n KORRIKA garaia, Donibanen, Sanduzelain, Iturraman, ... Euskal Herria osoan KORRIKA GARAIA da. Irrintzi400-kook ere KORRIKAri HELDU diogu eta horretan guztiz murgilduta gaude. Horren ondorioz, euskaltegi berriaren inguruan ez dugu berri askorik idatziko.
Hala eta guztiz ere, geldirik ez gaude, ezta obrak ere. Irrintzi euskaltegi berrian langileak jo ta ke, jo ta su, buru belarri, lanean ari dira.Nahi izanez gero, atera etxetik eta bertatik bertara ikusi (jubilatuen gisan).
Beraz, adi, euskaltegi berri eta eder bat gure artean izanen dugu.
Gora euskara, gora gu eta gutarrak!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: