Sanduzelai
Sanduzelai
Sanduzelaiko txokoa. Blogean anotazio guztiak kronologikoki agertzen diren arren, atal desberdinak ("etiketak") sortu ditugu. Horietariko bat SANDUZELAI da. Bertan auzoarekin estuki lotuta idatziko dugu eta horretaz gain, auzokideen ekarpenak jasotzeko txokoa bihurtu nahi dugu.
Beraz, zerbait esateko al duzu?
Nik bai, nik neuk hasiera emanen diot Sanduzelai txokoari aipatuz aurtengo ikasturtean bi talde daudela Sanduzelaiko ikastolan. Irrintzi Euskaltegian dauden auzokideez gain, aurten Sanduzelai ikastolan bi guraso talde atera dira eta hor jo ta ke aritzen dira egunero. 24 lagun, gehienak emakumeak -amak-, eta euskararekin lehenengo urratsak ematearekin batera ederki pasatzen dute.
Umeek euskaraz ikasten duten bitartean gurasoek ere konpromisoa hartu dute pixkanaka pixkanaka familiaren hizkuntza euskara izan dadin. Biba zuek!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: