Korrika pasa ondoren, hemen gara, aurki euskaltegi berri bat izanen dugu
Apirilaren 1ean, KORRIKA Iruñera iritsi zen egunean euskaltegi berriak hitzordu garrantzitsu bat izan zuen. Goizeko 11ak aldera, KORRIKAren 2324.kilometroa euskaltegi berriaren atetik bertatik pasa zenean Irrintzi Euskaltegiook lekukoa hartu genuen.
Euskaltegian 10 urte inguru daramatzan Erkuden irakasleak, bere amarekin batera (Leonor, urteetan eta gaur egun euskaltegiko ikaslea ere izan dena) lekukoa hartu eta KORRIKAri ekin zion. Maiteder eta Rober (ze jatorra den Rober!!!!) ikasleen laguntza ere izan zuten, hauek ere laguntzaile finak izan baitira KORRIKA garaian. Kilometro bustiak izan ziren arren, Irrintzikoontzat metro hunkigarriak izan ziren eta euskaltegi berria lekuko berezia izan zen.
Eta astelehenean, zer? KORRIKAk garrantzia hartu behar du astelehenetik aurrera, egunerokoan. Horregatik hemen gara berriro, euskaltegi berriaren obrak bukatzeko gero eta gutxiago falta den garaian, irrintzi400 aroan buru belarri sartzeko prest. Indarberriturik itzuli gara. Adi!!! Hamaika berri izanen dugu eta!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: