Egunon Gabon Bloga

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-12-11 18:00
1

Eibarko Udal Euskaltegikoek blog berri bat martxan jarri dute, Gabon bloga izenekoa.

Blogan argazkiak jartzen ari dira, ea jendeak argazkiei buruz ze iritziak botatzen dituen.

Hala ere , horrelako izenarekin badirudi Bloga festetarako bakarrik abiatu dutela.

Espero dut horrela ez izatea, eta blogosferan orain eta denbora luzean ere parte har dezatela

nerea

nerea 2007-12-12 10:58 #1

Gabonetarako sortu dugu bloga, baina ari gara pentsatzen kurtsoan zehar ere erabiltzea. Jolas moduan planteatu dugu. Argazkia bidali eta gabonekin zer lotura duen asmatzea. Jendea ari da parte hartzen eta pozik gaude. Ea aurrerago beste zerbait bururatzen zaigun. Zuk ere parte har dezakezu!


Utzi iruzkina: