Aezkoa

basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-02-10 16:22
2

Hau da egunero gozatzen duguna

zuhaitz mendi

zuhaitz mendi 2006-02-10 18:39 #1

Kaixo lagunok,

Bai polita dela hemen bizitzea!!! Hori izan da nire aukera, oso
txikitatik, baina uste dut gauza guztiak bi aurpegi dituztela. Hemen
bizitzea ere bere alde txarra du. Hala ta guztiz ere, oso kontent nago
Bortuetan bizitzeaz eta onartzen dut bere alde txarra ere.Uste dut,
jende aunitzek dena eduki daitekeen ustea duela,  eta herri batean
bizi nahi dute, hiri batean biziko balira bezala.

Gizakiak mugatuak gara eta planetak ere bere mugak ditu. Nire aukera,
hemen bizitzea izan da eta gustatuko litzaidake etorkizuneko gizakiak
aukera bera izatea. Posiblea izanen al da? Nafarroako Gobernuaren
borondatearen arabera horrela ez da izanen. Autopista bat egin nahi
dute, eta Iruñeako periferia bilakatu nahi gaituzte...zer iritzi duzue??

basahaizea

basahaizea 2006-05-14 00:51 #2

bai,oso polita argazkia,zoragarria irati ta aezkoako erreka ta
txokoak,hain ixilak, hain bakartiak....lasai neska-mutilak, errepide
berriarekin,erroko tunelekin ta hiru(edo lau)karrileko errepidearekin
ez gara hain bakartiak izanen,ikusiko duzue, aezkoan ere, zein polita
den urte osoan zehar, (ez bakarrik honttoak daudenean) gure baztetxoak
jendez beteta egotea, zer atsegina da ikustea nola disfrutatzen den
jendea, barraskiloak hartzen, patxaranak, loreak,edo harriak, dohainik
bada....lasai zaitezte ,nahiko dirua pagatzen duten zenbait gauzak
(igelak, perretxikoak) ,betiko pertsonen eskuetan geratuko dira, ta
ehiza egiteko baimenak ere...gutxienez oraingoz,gero gerokoa ah! ta ez
ahaztu: zure ondoan bizi denaren bizarra kentzen ikusten
baduzu....zurea hurrengoa izanen da

erroibartik

Utzi iruzkina: