Irulegi eta Gure irratia

basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-03-21 16:01

Xakin nahi balin baduzue nola entzun Irulegi irratia edota Gure irratia behekoari kasu egin. Lehenbizi bilatu www.tv-radio.com , gero beitian, pantaila batean dago "écouter nos clients", beitiago "radio" hitza jo, eta zerrenda handi bat agertuko da, hamaika irratikin, hortxe daude Irulegi eta Gure Irratia. Aste honetan ere pipitaki bat proposatzen dizuegu: pipitaki papataki nik baitakit gauza bat...xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari, zer da? Eta bukatzeko Luzaideko atsotitza: Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko  


Utzi iruzkina: