Kategoria: irratiak
Xakin nahi balin baduzue nola entzun Irulegi irratia edota Gure irratia behekoari kasu egin. Lehenbizi bilatu www.tv-radio.com , gero beitian, pantaila batean dago "écouter nos clients", beitiago "radio" hitza jo, eta zerrenda handi bat agertuko da, hamaika irratikin, hortxe daude Irulegi eta Gure Irratia. Aste honetan ere pipitaki bat proposatzen dizuegu: pipitaki papataki nik baitakit gauza bat...xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari, zer da? Eta bukatzeko Luzaideko atsotitza: Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko
Oraingoan hitz jolas bat proposatzen dizuegu, gen aurkituko duzue. Gure eskualdea hobeto ezagutzeko, ipuin labur bat irakurtzeko aukera duzue. "Abaurrepeko Iruilea" Artsez iruiten ari zela emazteki bat karrikara atra ze. Ez itzultzen. Gan ziren lagunak berantetsirik garen bila atra zire. Umanzondo deitzen den erreka bateraino gola elegatu zire. Gan etzute ez haririk ez ardaizik ez iruilerik ikusten ta gala ezkondu zute eilalamiak ermanzuela.