Izena duen oro da

Uskara Bortuetako AEKn

Arazo teknikoak direla medio, hiru astez isilik egon ostean, gen gira, eskualdeko berri emateko asmoz.Bide batez, gure ikasleekin harremanak sakontzeko irrikitan gira.


Gaur, hilak 16, arratsaldeko 7retan Angel Aintziburu luzaidarra izanen da Etxabarrengoa Elkartean. Luzaideko uskaraz solastuko da.


Aezkoa

2
basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-02-10 16:22

Hau da egunero gozatzen duguna


Iñaki Camino filologoa gen izanen da bihar, otsailak 9, arratsaldeko 7etan Garraldako Etxabarrengoa Elkartean. Aezkerari buruz elekatuko du Iñakik. Lehengo astean Behe Nafarroako uskaraz solastu zuen eta aho bete hortz utzi gintuen, biharkoan ere adi-adi entzunen diogu eskualdeko euskaltzaleok


Bortuak

2
basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-02-07 11:47

Leku zoragarri batean bizi gara. Gure eskualdea oso zabala da eta gen (hemen) pirinio hitza erabiltzen bada ere, bortuak zuzenago izanen litzake. Edo behintzat hola diote aditu batzuek.Non daude bortuak? Zeintzuk dira mugak?


Ongi etorriak

3
basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-01-31 14:59

Aupa lagunok, Nafarroako Aezkoa bailaratik tramankulu berri hau frogatzen ari gira. Garraldatik hain zuzen ere. AEKko euskaltegitik


basoilarra 1456131380850

Blog hau gure ikasleekin harremanak indartzeko sortu dugu.Irakaskuntza prozesuaren euskarri izatea gustatuko litzaiguke eta bide batez gure eskualdeko berriak eskaini.