Egun on, zer nahi duzu?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-09-20 20:13

Adeccoren arabera, lanpostu eskaintzen %17an eskatzen da euskara (EAEn beti ere). Batzuei asko eta beste batzuei gutxi irudituko zaie, baina errealitatea ei da hori (ez du berriak esaten datua nondik atera den, inkesta batetik, eurek kudeatzen dituzten eskaintzetatik ... ezta eskatu hori zertan den, derrigorrezkoa, puntuak ematen dituena, ...).

Bi salto mortal eginda, merkatariengana helduko naiz. Aizu aldizkariak erreportaje bat argitaratu du. Bertan euskara merkatarien artean sustatzen ari den bat ageri da, euskara ikasten ari den merkatari bat eta, azkenik, denda guztietan lehen hitza euskaraz egiten duen herritarra.

Azken urteotan, beharra sortzeari ari gatzaizkio garrantzia ematen. Hor daude euskara armairutik ateratzera bultzatzen gaituztenak eta abar. Beharra areagotuta, %17 hori gainditu daiteke?



Argazkia: mantangorriman.


Utzi iruzkina: