Hizkuntza paisaia euskalduntzeko aholkuak

Euskarri zaharrak euskalduntzeko, lehentasunak ezartzeko gomendio batzuk doaz jarraian:
- Ahal dela, euskarri ofizialetatik hasi, pribatuak gerorako utzita.
 - Erakundearen kanpo-irudirako inportanteak diren elementuei lehentasuna eman (erantzungailua, kanpoko errotulu nagusia, …)
 - Bistara gehien nabarmentzen direnekin hasi (errotulazio makroa) eta, ondoren, errotulazio mikroarekin jarraitu.
 - Jende gehien pasatzen den guneetako paisaiari eman lehentasuna.
 - Hizkuntzaren prestigioari begira inpaktu handiena dutenak euskaratzen hasi.
 - Egingarrienekin edo aldatzeko errazenak direnekin hasi, aurrekonturik edo kosturik ez dutenekin, …
 - 5S edo kalitate-auditoriak egiteko momentuak aprobetxatu gaiari bultzada bat emateko.
 - Erakundea gune fisikoetan banatu eta atalka joan paisaia euskalduntzen, lehentasunen arabera.
 
Artikulua osorik irakurtzeko:
http://www.lantalan.com/emun/hizkuntza-paisaia-euskalduntzeko-aintzat-hartu-beharreko-12-kontu

Iruzkinak
Utzi iruzkina: