Aldahitz ikerketa aurkeztu berri dute Klusterrekoek. Euren webgunean agertzen dira ikerketaren nondik norakoak, emaitzak eta abar.Lan munduan hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko ikerketa da Aldahitz. Eta horren aitzakian, Lantalanekook elkarrizketa egin genien Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri, Aldahitzen inguruan.Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from lantalan on Vimeo.


Carballon Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketaren bigarren zatia dakargu gaurkoan. Txepetxekin berbetan (1) Galdera: Gaur egun zure liburuak eskuratzeko arazoak daude; berriro liburutegietan jartzeko aukerarik ba al dago? Txepetx: Dinamika orokorra da: liburu asko azkar deskatalogatzen dira. Bizitza eta Hitza Fundaziotik pentsatu genuen argitara ematea, baina karga profesionala handia zen eta ez da argitara eman. Bideratu beharko litzateke beste moduren bat liburuak eskuragarri egon daitezen. Galdera: Euskarak zeresana lortu behar duela...


Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketa uztailean. Bera zuzentzen ibili da orain arte. Gaur elkarrizketaren lehen zatia Lantalanen izan da. Etzi bigarrena. Carballon, 2011ko uztailaren 20an. Bederatzi urtez isilik egon ondoren, Jose Maria Sanchez Carrión soziolinguistak hitzaldia eskaini zuen Galizan, VII Curso de verán sobre dinamización lingüística Traballando en lingua.(Re)Pensando o discurso ikastaroan. Abagune ezin hobea iruditu zitzaigun berarekin solasaldi bat izateko. Gogo onez hartu gintuen. Gaur elkarrizketaren lehen zatia ekarri dugu argitara. Ostegun...


Aspalditik kudeatzen dut Lantalan bloga Marije Manterola lankidearekin. Han idatzitako asko ez ditut hona ekarri, baina hemendik aurrera horiek ere hemen jasoko ditut. Gaur lehena, Marije eta bion artean egindakoa. NL da Universidade da Coruña, en colaboración coa CTNL e o Concello de Carballo, a convocado o Curso de verán sobre dinamización lingüística, que nesta sétima edición a levado por título (Re)pensando o discurso. Jardunaldi horietako lehen hitzaldia Txepetxena izan zen; bigarrena Pilar Garcia Negro , soziolinguista, irakasle, idazle eta politikariak eskaini zuen. ...


Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: ...


Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek --): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia. Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira. Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interes...


Udaltop

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-05-12 18:46

Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait.Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena).Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa:Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak. Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako. Nola indar...


Garaigoikoa blog honetaz gain, Lantalan bloga ere kudeatzen dut beste lankide batekin batera (oso gutxitan idazten ditut hango edukiak, baina bestelako lanak bai egiten ditut). Eta konturatu naiz orain arte ez diodala aipamenik egin, merezi duen bloga den arren. Gainera, azken artikulua Eralan-i buruz igo nuen eta gaurko Lantalan-eko artikulua ere kasualitatez horri buruzkoa izan da. Hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira blog horretan, baina nik batez ere azken aldiko bi nabarmendu gura ditut, ekarpen berritzaileak iruditzen zaizkidalako biak ala biak, interesgarriak eta teoriari ...


Lantalan webgunetik hartua. Lan munduan nola eragin erabileran? 2008-11-13an, Zamudioko Parke Teknologikoan Zamudioko Parke Teknologikoan egingo den Topaketa honetan lan-munduan euskara erabiltzeko nola eragin daitekeen aztertuko da. EraLan izenak adierazten duena "laneko erabilera" da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan nagusi: Laneko erabileran eragiten duten aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko metodologia zehaztea eta aplikatzea. Funtsean, lan munduan eragiteko metodologia proposamen bat da EraLan. Egindakoa bilt...


Azken iruzkinak