Galiziak bizi duen egoera soziolinguistikoaren ikuspegi kualitatiboa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-25 22:29

Aspalditik kudeatzen dut Lantalan bloga Marije Manterola lankidearekin. Han idatzitako asko ez ditut hona ekarri, baina hemendik aurrera horiek ere hemen jasoko ditut. Gaur lehena, Marije eta bion artean egindakoa.

NL da Universidade da Coruña, en colaboración coa CTNL e o Concello de Carballo, a convocado o Curso de verán sobre dinamización lingüística, que nesta sétima edición a levado por título (Re)pensando o discurso.

Jardunaldi horietako lehen hitzaldia Txepetxena izan zen; bigarrena Pilar Garcia Negro , soziolinguista, irakasle, idazle eta politikariak eskaini zuen.

Galegoak bizi duen egoera soziolinguistikoaren alde kualitatiboak azaldu zituen Garcia Negrok.

Galegoaren egoera soziolinguistikoa

Galizierak indar sozial txikia du, herri erakundeen bultzatze txikia du, gaztelania oinarri-oinarrizkoa da, galiziera preszindiblea da guztiz. Baina ez dugu etsi behar.

Galiziera lehen hiztunak (ama hizkuntza dutenak) galtzen ari da azken urteotan. Umeen artean erabilera oso txikia da, zaharrenen artean askoz handiagoa da.

Hiru hamarkadetan galegoaren aldeko instituzioak izan omen ditugu. Salbuespenak badaude ere, gehienek galegoaren aurkako lana egin dute.

Haur eta gazteek denbora librean gaztelaniazko hitz asko erabiltzen dituzte. Inertziak eraginda sortzen da hau; inoren errespetuagatik egiten da askotan. Esplikatu behar da honek ez duela zentzurik. Hitzak erabili, kalera atera behar ditugu.

Zergatik gertatzen da hau? Galegoak gizarte eredu bat duelako, non denek horrela, gaztelaniazko hitzez zipriztindutako galegoa, hitz egiten dute. Horri buelta eman behar diogu, hitzak berreskuratuz, nondik eta nola sartu dizkiguten gaztelaniazko hitz horiek erakutsiz.

Hizkuntza gatazka egon badago; erabilera aukerak ez dira berdinak; galegoa soldadua da, gaztelania kapitaina.

Inposaketa gainditu eta erabilera aukerak zabaldu behar dira; hitz galegoak berreskuratu.

Hizkuntza nortasunarekin, identitatearekin, gure egunerokotasunarekin lotuta dago, aisialdian, lanean, baliabideetan.

Normalizazioa mailakatua da. Txepetxen hiru elementuen ulermena guztiz dator bat galegoaren beharrarekin. Leialtasun naturala kontzientea bihurtu behar dugu. Galegoak landaguneaz gain giro urbanoan ere lekua du. Ikasi ditzagun galegoa eta gaztelania, eta, bizi gaitezen galegoarekin.

Hiztun berriak

Bestalde, eman diezaiegun hiztun berriei duten garrantzia.Galegoa ez da landagunekoa bakarrik, hizkuntza etxetik jaso duenarena bakarrik.

Galiziar guztiak gara “galegoberriak”: ikasi egin dugulako gure hizkuntza hainbat egoeratan erabiltzen ere. Batez ere, txipa aldatuta.

Hizkuntza politikarako estrategiak

Teknikak oso garrantzitsuak dira baina baita estrategiak ere. Argitu dezagun ze ezaugarri dituen hizkuntza normalizatu batek -gaztelaniak, gaur egun-, eta galegoari eskaini diezaiogun aukera berdina.

Galegoaren dialektalizazioarekin amaitu behar dugu; mezu ezkorrak eta mingarriekin amaitu behar da.

Gutxiagotasun sentimendua alboratu behar dute galegoek, eta gure eskubideak aldarrikatu. Bakoitzak bere esparru txikietatik hasi behar du, ahalik eta galegorik txukunena berba egiten (horrela esaten ari naiz galegoak merezi duela). Etorkizuna gura dugula ahalik eta garbien adierazi behar dugu.


Utzi iruzkina: