Kategoria: galiziera
Galiziako soziolinguistikari buruzko zertzelada batzuk, haietako batzuk brotxa lodikoak eta beste batzuk brotxa finekoak, baina zertzeladak guztiak: Diglosia eredua apurtzen: Orain dela 50 urte arte, diglosia zegoen Galizian. Baina gaur egun (oraindik badirauen arren) apurtzen ari da, bi indar nagusiren eraginez: Landa eremuan gaztelaniak gero eta presentzia handiagoa du. Gaztelaniak jarraitzen du izaten aszensore soziala. Funtzio intimoenetan gaztelaniak gero eta leku handiagoa du. Hiri eremuan neofalanteak ageri dira. Eta horiek funtzio ez intimo batzuetan galiziera ari dira sartzen: ...
Galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko, nire uste harroxkoan behinik behin.
Galizierari buruzko hainbat daturekin esnatu ginen pasa den astean. Datu ezkorrak oro har. Izan ere, galizieraren erabilerak atzera egin du azken hamar urteotan, nabarmen. Zortzi herritan baino ez du aurrera egin galizieraren erabilerak. Eta, oraindik, ikusgarria da landa eta hiri eremuen artean dagoen aldea. Albisteak ez dira onak. Atzera egiten ari den hiztun komunitate baten egoera iraultzea ez da lan erraza, inondik ere. Baina nik, adibidez, positibo begiratzea nahiago dut, negatibo begiratzea baino. Errealitatea zein den ahaztu barik. Eta, beste behin ere, prazako lagune...
Conta Ferrán Suay unha historia do tío Enric que se chama “A boa educación dos/as bahameños/as”. Nunha ocasión foi de vacacións ás illas Bahamas o tío Enric. Estaba alucinando coa xente de alí: homes e mulleres espectaculares, con grandes ollos e moitos con ollos verdes. Cando ían andando pola beirarrúa, se te vían vir, baixaban dela. Era todo alucinante. Nun principio, pensou que era cuestión de hospitalidade e boa educación, mais era unha persoa moi atenta e fixouse...
Ekimen interesgarria egin dute Galizia aldean, beste behin ere: 21 egun galizierarekin. Institutuko gaztetxoei begira egindako ekimena da. 21 egunetan aritu dira galizierarekin olgetan, berbetan eta lardaskan. Horretarako, gainera, hainbat ospetsuren laguntza izan dute (idazle, musikari, margolari, aktore eta abar). Interbentzioaren oinarria lehen egunetik galizieraz berbetan hasteko gonbitea da. Eta helburua amaieran egun osoz galizieraz egitea da. Lortuko ote zuten? Lehen astean landu dituzten gaiak norbera eta familia izan dira. Bigarren astean lagunartea et...
Uberan webgunean Sechuri eta bioi egin diguten elkarrizketa. Sechu Senderen Made in Galiza narrazioen liburua kaleratu du Txalaparta argitaletxeak, Txerra Rodriguezek galegotik ekarria. Liburuaz solasean jardun gara egilearekin batetik, itzultzailearekin bestetik. Besteak beste soziolinguistika, ilusionismoa, Galiza motak... eta nola, ez, literatura izan ditugu hizpide. SECHU SENDE: Inguratzen nauten afektu eta inteligentzia kolektiboak errepresentatzeko modu bat da niretzat literatura. ‘Made in Galiza’ kaleratu berri du Txalapartak, Txerra Rodriguezek itzulita. Kurdueraz ere e...
Sechu Sendek idatzitako Made in Galiza izeneko liburua euskaratu dut eta irailean argitara emango du Txalapartak. Liburu horretarako idatzi dudan hitzaurrea da hauxe (Gure liburuak aldizkarian argitaratutakoa).Ametsak etorkizuneko errealitatearen zirriborroak omen dira. Ametsek etorkizuneko errealitatea marrazten dute, aldatzen dute. Ametsak gauzatzeko baina elkarrekin egin behar dugu amets, elkarrekin. Hitzorduak jarri beharko ditugu denok egun berean eta leku berean elkarrekin amets egiteko, Séchu Sendek olerki batean esaten duen bezala. Amets egitera eta amets horiek gauzatzera ...
Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde. Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea norbait benetako dibulgazioa...
Aspalditik kudeatzen dut Lantalan bloga Marije Manterola lankidearekin. Han idatzitako asko ez ditut hona ekarri, baina hemendik aurrera horiek ere hemen jasoko ditut. Gaur lehena, Marije eta bion artean egindakoa. NL da Universidade da Coruña, en colaboración coa CTNL e o Concello de Carballo, a convocado o Curso de verán sobre dinamización lingüística, que nesta sétima edición a levado por título (Re)pensando o discurso. Jardunaldi horietako lehen hitzaldia Txepetxena izan zen; bigarrena Pilar Garcia Negro , soziolinguista, irakasle, idazle eta politikariak eskaini zuen. ...
Galizia aldean azken egunotan lotsagabekeria ari du. Eurentzako. Xurxo Borrazas-ek egindako testua, Carballon, 2011ko maiatzaren 7an. Manifesto da IV Festa da Lingua.Non queremos unha lingua excelsa, preferímola vulgar. Tampouco a queremos celebrada, preferímola falada. Non a queremos amábel, preferímola impertinente. Non queremos unha lingua fermosa, preferímola útil......Non queremos unha lingua de escritores, preferímola de mecánicos, de taberneiros, tendeiros, médicos, xuíces e mariscadoras, de xornalistas, de músicos, de albaneis, de travestís, de futbolistas, taxistas e labrado...