Irakurgaiak: En galego por que non?
Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen)
 egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen 
inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina 
Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere 
hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde.  
Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte.
 Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du
 liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea 
norbait benetako dibulgazioaren aldeko pauso ausartak ematen hasten den.
 Beharra badago.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: