Kategoria: singala
Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde. Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea norbait benetako dibulgazioa...
Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa gero eta ozenago aditzen da gurean. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroa horren gainekoa izan zen (kronika ederra egin dute Ruben eta Abel lankideek). Galizian ere aditzen da. Eta horren froga Manuel Singalak eta Manuel Bermudezek egindako hurrengo lau bideo labur gaiaren inguruan sentiberatze aldera.