Kategoria: aurreiritziak
Mexikon bizi dira nathualak. Aspalditxo egin zuten ikerketa antropologiko (soziolinguistiko) bat hango hiztunekin. Bi jarrera nagusi antzeman zituzten hiztun horien artean: 1. Nostalgiaren diskurtsoa deitutakoa: batez ere, adineko gizonezkoek darabilte, klase sozial ertain-altukoak. Haien iritziz, oraingo hizkuntza nahasi egin da, ez da purua. Eskolarekin aurreratu da, espainieraren ezagutza handitu da, baina oraingo (orduko) gazteek errespetua galdu dutela uste dute. 2. Nostalgiaren kontra-diskurtsoa deitutakoa: batez ere, andrazkoek darabilte. Adinekoak eta klase sozial guzt...
Behin baino gehiagotan ekarri ditut blog honetara aurreiritziak. Esate baterako, erruleta izeneko artikulu sorta honetan. Baina inoiz ekarri barik nuen definizio zehatza. Eta iberolingua.com-en aurkitu dut eta hona dakart itzulpena: Aurreiritzia aldez aurreko joera kategorikoa da. Horren bidez, pertsona bat onartu edo batzertzen da bere ezaugarri sozial erreal edo imaginarioengatik. Pertsonok berezkoa dugu aurreiritzia. Honako hauek dira aurreiritziek dituzten osagai komunak. Aurreiritzia jarrera bezala. Aurreiritzia jarrera bat da, hau da, estimulu baten aurrean erantzuteko d...
Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen). Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak. Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte: adibidez, En galego por que non liburu gomendagarria on line eskuratzeko modua dago, galiziera...
Motibazioa sustatzeko blogetik zortzi artikulu “lapurtu” ditut. Euskararen imaginarioaren inguruan dauden zortzi aurreiritziei aurre egin nahi diete bertan botatako argudioek. Euskaldunok “armatu” behar dugu geure burua, argudioz jantzi behar ditugu gure diskurtsoak, argudioak izan baditugulako. Beraz, hona hemen zortzi aurreiritzi hauen kontrako argudioak: - Erruleta 1: Euskara hizkuntza txikia da - Erruleta 2: Euskara hizkuntza zaharra da - Erruleta 3: Euskara hizkuntza garbia da - Erruleta 4: Euskara hizkuntza zaila da - Erruleta 5: Eu...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zortzigarren aurreiritzia. Kutsadura ez da hizkuntzen arteko harremana adierazteko termino egokia, besteak beste, oso konnotazio txarra duelako, eta zenbaitetan oso normalak, ohikoak eta ezinbestekoak diren fenomenoak azaltzen ditugulako hitz horrekin. Hizkuntzen artean hitzak trukatzea eta mailegatzea gertaera guztiz arrunta da, saihestezina, eta ohikoa. Munduko hizkuntza guztiek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak dituzte. Nazioarteko hizkuntzarik zabalduenak ere (ingelesa, fr...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zazpigarren aurreiritzia. Batzuek uste dute, baita esan ere, hizkuntza batzuk primitiboagoak eta sinpleagoak direla. Jakina, gogoan dituztenak Afrikako, Amazonaseko edo Australiako tribuen hizkuntzak dira. Uste dute ez direla hain hizkuntza eboluzionatuak, sinpleagoak direla, ez hain zehatzak… Hori guztia aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorioa da. Hizkuntza horiek aztertu eta ezagutu dituzten hizkuntzalariek garbi esan eta erakutsi dute hizkuntza horien egitura gainerakoena bezain aberatsa eta konplexua dela. Ustezko ...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik seigarren aurreiritzia. Euskarak historian zehar nozitu duen atzerakada sozial eta geografikoan, landa ingurua eta baserria izan da sarritan haren gotorlekua, euskarari hobekien eutsi dion gunea, eta horrek euskararen eta baserriaren arteko identifikazioa sortu du. Herritik eta kaletik desagertu den hainbat kasutan, baserriak eutsi dio. Baina ideia horri ñabardurak egin behar zaizkio. Euskara, historian zehar, idatziz ez bada ere, herri eta hiri txiki nahiz handietako herritarren hizkuntza izan da. Herritar xeheena, baina bait...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik bosgarren aurreiritzia. Euskara berezia baldin bada, aurreko punturen batean aipatu ditugun arrazoiengatik izanen da akaso. Testuinguru jakin batean, Europako mendebaldean, hizkuntzen mapa zaharrenetik iraun duen bakarra da, eta hizkuntzari eusteko grinaren, erabakiaren, edo dena delakoaren erakusgarri berezia da, agian ez oso ohikoa. Egonen dira egoera hori azalduko duten arrazoiak eta faktoreak, baina egia da gutxienez deigarria dela. Baina askotan euskararen berezitasuna euskararen barruko ezaugarriei lotu diogu. Gure ondo-ondok...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik laugarren aurreiritzia. Hori ere makina bat aldiz entzun dugu. Ez dugu esanen hizkuntza bat ikastea oso gauza erraza denik, eta ahaleginik eskatzen ez duenik. Hizkuntzaren bat ikastea zer den probatu duenak badaki saiatu beharra dagoela. Eta euskararen kasuan ere hala da. Kontua da euskararen kasuan askotan esaten dela bereziki zaila dela, eta munduko hizkuntzarik zailenen artean dagoela ere entzun izan dugu. Hizkuntzalariek badakite, ordea, berez ez dagoela hizkuntza zailagorik edo errazagorik. Hizkuntzen artean badira aldeak, eta...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik hirugarren aurreiritzia. Hori ere nahikoa barneratua daukagu. Agian gaur egun gure birao edo juramentu gehienak, gazteek batez ere, gaztelaniatik hartzen ditugulako. Ez da, hala ere, topiko berria, aspalditik esaten baita euskarak ez duela biraorik eta hitz zikinik. Ziur asko hori esaten duenak ez zuen ikusi nahiko inguruan zer zuen, edo nolabaiteko puritanismoak bultzatuta esanen zuen. Euskarak baditu, jakina, beste hizkuntzen morrontzarik gabe jendea iraintzeko, biraoak botatzeko edo gauzak zakar adierazteko baliabideak. Propioak...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik bigarren aurreiritzia. Oso topiko zabaldua da, eta, itxuraz behintzat, oso gure gustukoa. Eta txikitasunaren kasuan bezala, hori ere zehaztu eta argitu behar da. Hasteko, esan beharko genuke ez dagoela hizkuntza zaharragorik edo berriagorik. Munduko edozein hizkuntza hartuta, eta bere bilakaeran atzera eginez gero, hizkuntzak sortu ziren unera iritsiko ginateke. Ez dugu aurkituko historiaren edo historiaurrearen une jakin batean artifizialki sortutako hizkuntza naturalik. Hartu euskara, edo gaztelania, edo kitxuera, edo arabiera&hel...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog interesgarritik “lapurtuko” ditugu eduki batzuk gaurtik hasita. Aurreiritzien kontrako pilulatxoak izan nahi dute hauek. Euskara hizkuntza txikia da: “Hizkuntza txikia” horrekin zer esan nahi dugun argitu beharko genuke deus baino lehen. Hiztun kopuruaz ari baldin bagara, orduan agian bai, agian hitz egin dezakegu hizkuntza txikiez eta handiez. Baina garbi izanda kantitate hutsaz ari garela, hiztunen kopuruaz. Kontua da askotan beste zerbait ulertzen dela “hizkuntza txikia” esaten denean, eta n...
Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde. Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea norbait benetako dibulgazioa...
Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!...
Orain dela oso gutxi (pasaden astean) Miles Davisen musika aurkitu dut. Ez nuen ezagutzen ez zaidalako jazz gustatzen. Beno, hori pentsatzen nuen, orain arte. Uste dut hori gertatzen zaidala aurreiritziak edukitzeagatik. Musika hori kasualitatez ezagutu dut. Gasteizko hizkuntza eskolan ingelesa ikasten dut (astero lau ordu klasera joaten naiz) eta pasaden astean, beste ikasle batekin hitz egiteko eta mintzamena gogortzeko, irakasleak agindu zigun gustatzen zaigun musikari buruz hitz egitea. Ariketa egiteko, irakasleak bi orrialde eman zizkigun Miles Davisi buruz eta rock musikari buruz. Oso...
Aisia blogean Jaime Altunak plazaratu ditu hiru artikulu (bat, bi eta hiru) eta nik bakarrera batu ditut eta neure blogera ekarri: kopiatu eta ebatsi.Pasa den ostiralean, Sustatun, honako izenburua duen artikulua argitaratu zen: “Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?”. Tarteka entzuten den gaia izanda eta ematen ditudan ikastaroetan askotan ateratzen den kontua denez, honi buruz hainbat hausnarketa, iritzi eta datuak ordenatzea pentsatu dut. Hori bai, nire iritzia argi eta garbi hasieratik utzita “ez dago hizkuntza zailik, ezta errezik ere”.1. Moreno Cabrera “ez da munduan tekn...
Oso elkarrizketa interesgarria plazaratu du Argia astekariak aste honetan Esti Amorrorturekin. Aspalditxo neukan komentatzeko eurek egindako ikerketa, baina alperkeriaz jota, aurrera eraman ez. Eta, beraz, ikasle onen moduan kopiatu. Hemen dago elkarrizketa. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak izeneko ikerlana egin du laukoteak. Lan taldeko kideetako bat izan da Amorrortu (Bilbo, 1969). Zergatik ikerketa hori? “Zelan erakarriko ditugu euskarara ez badakigu zein uste eta jarrera dituzten?”. Esti Amorrortuk, Ane Ortegak, Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak egin dute liburua...