Asko pozten nau zu ezagutzeak, Miles Davis
Orain dela oso gutxi (pasaden astean) Miles Davisen musika aurkitu dut. Ez nuen ezagutzen ez zaidalako jazz gustatzen. Beno, hori pentsatzen nuen, orain arte. Uste dut hori gertatzen zaidala aurreiritziak edukitzeagatik.
Musika hori kasualitatez ezagutu dut.
Gasteizko hizkuntza eskolan ingelesa ikasten dut (astero lau ordu klasera joaten naiz) eta pasaden astean, beste ikasle batekin hitz egiteko eta mintzamena gogortzeko, irakasleak agindu zigun gustatzen zaigun musikari buruz hitz egitea. Ariketa egiteko, irakasleak bi orrialde eman zizkigun Miles Davisi buruz eta rock musikari buruz. Oso bitxia izan zenez, etxean heltzean Interneten bidez Miles Davisek egindako disko bat bilatu nuen.
Bi aldiz entzun dut eta konturatu naiz Davisek lasaitu egiten nauela. Asko gustazen zait.
Argi dago, aurreiritzi horiek bazter utzi behar ditut baina zaila da.
Gainera, aste honetan Miles Davisi buruz irakurri dut.
1959an, musikari honek lagun batzuei disko berri bat egitea eskatu zien baina agindu zien ez egiteko probarik haien etxeetan. Martxoaren 2an lagunak Nueva Yorkeko areto batean elkartu ziren. Heltzean, Davisek bakarrik agindu laburrak eman zizkien eta diskoa grabatzen hasi ziren.
Adituen arabera, lortutako emaitzak onenak izan ziren.
Gainera, bakarrik bi egun behar izan zuten diskoa prestatzeko.
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
Sólo necesitaron dos días para preparar el disco: Bakarrik bi egun behar izan zuten diskoa prestatzeko.
**Kasu honetan ez dakit singularra edo plurala erabiltzen den.
Gomendioak:
Kind of blue
Miles Davisek disko hau egin zuen 1959an.
(ezagutzeko, www.youtube.com)
Iruzkinak
Benito 2011-03-21 17:35 #1
Hori esateko era asko egon daitezke:<br />"Diskoa prestatzeko bi egun baino ez zituzten behar izan"<br />"Bi egune(t)an prestatu zuten diskoa, besterik ez."<br />Singularra edo plurala? Batzuek pluralean esango genuke ia beti ("bi egun behar izan zituzten"), eta beste batzuek singularrean ("bi egun behar izan zuten"). Biak daude onartuta kasu horretan. Nola esan? Normalean zenbat eta mendebalderago (Gipuzkoa, Bizkaia) plurala gehiago erabiltzen da horrelakoetan. Zure inguruan nola esaten den erreparatu adibidez.<br />
Utzi iruzkina: