Kategoria: jazz
Iazko uztailean etorri zen Euskal Herrira, Getxoko Jazzaldira hain zuzen, China Moses kantaria. Eskuan kopa bat ardo beltz eta aurpegian irribarre zabala atera zen eszenatokira. Luze hitz egiten zuen abestien tartean, lar batzuentzat, anekdotak eta burutazioak gatz eta piperrez kontatuz. Halako batean bizitzak aurrean jartzen dizkigun ataka zailen aurrean hartu beharreko jarreraz mintzatu zen eta horrelako larriuneetan berak zer egiten duen esan zigun: kopa bat ardo eskuan hartu, sofan eroso eseri eta itxaron... ha...
Orrison Browni bere nagusiak enkargatu dio goiz batez lagun egitea Louis Trimble jaunari New York bisitatzen duen bitartean. Louis Trimble jaun misteriotsuak harat-honat ibili gura du errari, hiriaren eta bertako biztanleen xehetasun sinpleenek liluraturik. Ez da berria New Yorken, hala ere: izatez, bertakoa da, baina azken hamar urteetan ez du hiria ikusi. Egia esan, ez du ezer askorik ikusi. Toki oso urrun batetik bueltatu berria dirudi Trimble jaunak, ez sentsaziorik ez bizirik ez dagoen toki mortu batetik... Gaur, Xerezaderen Artxiboan F. Scott Fitzgeralden "Hamarkada galdua". &...
Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa… Egin dezagun jauzi Jazzaren garaiko Deep South-era. Georgia…Georgia…the whole day through…just an old sweet song keeps Georgia on my mind… Irakurle gonbidatua: IÑIGO ROQ...
Orain dela oso gutxi (pasaden astean) Miles Davisen musika aurkitu dut. Ez nuen ezagutzen ez zaidalako jazz gustatzen. Beno, hori pentsatzen nuen, orain arte. Uste dut hori gertatzen zaidala aurreiritziak edukitzeagatik. Musika hori kasualitatez ezagutu dut. Gasteizko hizkuntza eskolan ingelesa ikasten dut (astero lau ordu klasera joaten naiz) eta pasaden astean, beste ikasle batekin hitz egiteko eta mintzamena gogortzeko, irakasleak agindu zigun gustatzen zaigun musikari buruz hitz egitea. Ariketa egiteko, irakasleak bi orrialde eman zizkigun Miles Davisi buruz eta rock musikari buruz. Oso...
ARTISTA DATA LEKUA HIRIA ORDUA PREZIOA Azkena Rock Festival 09: Juliette Lewis, The Breeders, Hardcore Superstar, The Freeks, White Denim, The Queers, Jenny Dee & The Deeliquents, Burning. 14/05/09 Mendizabala Azkena Rock Festival 09: The Black Crowes, Soul Asylum, The Zombies, Bad Brains, Electric Eel Shock, Eli “Paperboy” Reed, The Fabulous Thunderbirds, Dr Dog, Elliot Brood, Howlin Rain, Jon Ulecia &… 15/05/09 Mendi...
Herenegun zendu zen, urpekaritza istripu baten ondorioz, Esbjörn Svensson piano-jole suediarra. 44 urte zituen. 2003an jo zuen Gasteizen Esbjörn Svensson Trioak. Kanpoan nengoen eta ezin izan nuen joan. Pasa den urtean errepikatu zuten, Principial Antzokian, XXI. mendeko jazza sailaren barruan. Baina gauean, McCoy Tyner eta Spike Lee (Terence Blanchard konpositorearekin) aritzekoak ziren Mendizorrotzan, eta hauekin gelditzea erabaki nuen.Tyner ondo egon zen. Spike Leek ez zuen gauza handirik egin Mendizorrotzako taula gainean: Barçako kamiseta batekin atera eta Espainian egoteaz oso pozik z...
Jazzalea bazara, seguru hamaikatxo aldiz entzun duzula Horace Silver-en Nica’s dream. Bertsioak ere asko topatuko dituzu hortik zehar eta Real Book-en ere hortxe duzu. Egun batean, baina, galdetzen diozu zeure buruari: Nor da, nor zen Nica hori? Nicanor? Nicasio? Nica, Panonnica Koenigswarter baronesa zen, Lord Rothschilden alaba. Munduko diru guztiaren jabe, garai hartako jet society-aren luxuzko bizimodu hutsean geratzeko jaioa zirudien. Bere izenaren orijinaltasunak, baina, beste bide batzuetatik eraman zuen. Izena. Entzun duzue inoiz Pannonica izena? Lord Rothschild tximeleta ehiztari...
Eta atzokoa, zer, orduan? Ba, esango dugu atzokoari pitin bat falta izan zitzaiola. Baina goazen lehendabizi kontu positiboekin: Hasier Oleaga beltza da, arima beltza du; eta jakin behar duzue bateria jole bati ezin zaiola lore handiagorik bota. Zoriontsua da jotzen ari denean, arriskua maite du eta ohiko bideei ihes egiten die, arrakasta osoz, gainera. Taldekideak berari begira izan zituen, diskretuegi, nire ustez. Victor de Diego hazi egin da eta gero eta libreago jotzen du; amerikarrek esango luketen legez hasi da bere “own shit” jotzen, urteak ezbaitira alferrik pasatzen. Juan de Dieg...
Hiru proposamen (Iturri style): Baga Diskarik apenas erosten dudan aspaldi honetan, zuek bezala beharbada. Salbuespena egin dut duela gutxi. Ahal eta nahi baduzue erosi diska hau. Ez galdetu zergatik, baina nik morroi honekin konektatu egiten dut. Aspalditik egiten duen musikak eta, batez ere, egiten dituen moldaketek sorgindu egiten naute, iruditzen baitzaizkit ikaragarri modernoak. Eta hipnotikoak ere bai. Berea da musika eta testu ederra dituen kanta honen moldaketa zoragarria. Liburu CD honetan aurki dezakezue. Mikel Errazkin beste arlo batean ere da eredugarria: gaixota...
“AYO”. Yoruba (alaitasuna). Izoztuta geratzeko modukoa da emakume honen ahotsa. Hogeita sei urteko alemaniarra da, sustrai nigeriarrak ditu eta espiritu frantsesa. Azken urtetako artistarik onena dela izatera ausartzen naiz. Joyful, bere albuma, bikaina iruditu zait, batez ere bere lehen singela: Down on my knees. 40. hamarkadako jazz abeslariaren ahotsa du (oilo ipurdia jartzeko modukoa), letrak ere sentimenduz josiak eta ahaztezinak dira. Erritmo motela dute bere kantuek, reggae puntua du, jazz usaina eta bere letren indarrak bere musikaren munduan harrapatzen zaitu. Berari bu...