Agur, Esbjörn

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-06-16 12:40

Herenegun zendu zen, urpekaritza istripu baten ondorioz, Esbjörn Svensson piano-jole suediarra. 44 urte zituen.

2003an jo zuen Gasteizen Esbjörn Svensson Trioak. Kanpoan nengoen eta ezin izan nuen joan. Pasa den urtean errepikatu zuten, Principial Antzokian, XXI. mendeko jazza sailaren barruan. Baina gauean, McCoy Tyner eta Spike Lee (Terence Blanchard konpositorearekin) aritzekoak ziren Mendizorrotzan, eta hauekin gelditzea erabaki nuen.

Tyner ondo egon zen. Spike Leek ez zuen gauza handirik egin Mendizorrotzako taula gainean: Barçako kamiseta batekin atera eta Espainian egoteaz oso pozik zegoela aldarrikatu.

Joan dira betiko Svensson taula gainean ikusteko aukerak. Youtuberekin konformatu beharko.


Utzi iruzkina: