“AYO”. Izoztua geratzeko moduko ahotsa
“AYO”. Yoruba (alaitasuna). Izoztuta geratzeko modukoa da emakume honen ahotsa. Hogeita sei urteko alemaniarra da, sustrai nigeriarrak ditu eta espiritu frantsesa. Azken urtetako artistarik onena dela izatera ausartzen naiz. Joyful, bere albuma, bikaina iruditu zait, batez ere bere lehen singela: Down on my knees. 40. hamarkadako jazz abeslariaren ahotsa du (oilo ipurdia jartzeko modukoa), letrak ere sentimenduz josiak eta ahaztezinak dira. Erritmo motela dute bere kantuek, reggae puntua du, jazz usaina eta bere letren indarrak bere musikaren munduan harrapatzen zaitu. Berari buruzko kritika batzuk dioten moduan, Ayo bera da estilo ezberdinak osatzen dituen musika.
Ziur nago dagoeneko irratian entzun duzuela berari buruzko komentario edo bere singela. Gaur arratsaldean Euskadi Gaztean izan da Ilaski Serranorekin solasaldi batean Are Gazteago saioan. Gaueko bederatzietan berriz artista honetaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Cotton Club aretoan.
Bitartean, bere bideo honekin usten zaituztet:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: