Orain dela oso gutxi (pasaden astean) Miles Davisen musika aurkitu dut. Ez nuen ezagutzen ez zaidalako jazz gustatzen. Beno, hori pentsatzen nuen, orain arte. Uste dut hori gertatzen zaidala aurreiritziak edukitzeagatik. Musika hori kasualitatez ezagutu dut. Gasteizko hizkuntza eskolan ingelesa ikasten dut (astero lau ordu klasera joaten naiz) eta pasaden astean, beste ikasle batekin hitz egiteko eta mintzamena gogortzeko, irakasleak agindu zigun gustatzen zaigun musikari buruz hitz egitea. Ariketa egiteko, irakasleak bi orrialde eman zizkigun Miles Davisi buruz eta rock musikari buruz. Oso...