Aurreiritziei egurra

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-05-26 09:16

Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen).

 

Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak.

 

 

Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte: adibidez, En galego por que non liburu gomendagarria on line eskuratzeko modua dago, galizierarekiko aurreiritzien sailkapena, galizierarekin dendari bati gertatutako hamar pasadizo, Linguas cruzadas izeneko dokumentala (euskaraz ere badago azpititulatuta), autoxenofobiari buruzko bideo ikaragarria, galizierari buruzko 20 gezur, galizierarekin infernuraino bideotxoa, zergatik hitz egiten duzun galiziera galdera eta ehunka erantzunak, eta abar.

Baliabide mordoa eta gurean oso erabilgarriak horietako asko. Aurreiritziei egurra, beraz!


Utzi iruzkina: