Galizieraren berri onak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-20 08:43

Galizierari buruzko hainbat daturekin esnatu ginen pasa den astean. Datu ezkorrak oro har. Izan ere, galizieraren erabilerak atzera egin du azken hamar urteotan, nabarmen. Zortzi herritan baino ez du aurrera egin galizieraren erabilerak. Eta, oraindik, ikusgarria da landa eta hiri eremuen artean dagoen aldea.

 

Albisteak ez dira onak. Atzera egiten ari den hiztun komunitate baten egoera iraultzea ez da lan erraza, inondik ere. Baina nik, adibidez, positibo begiratzea nahiago dut, negatibo begiratzea baino. Errealitatea zein den ahaztu barik.

Manifestación a prol do ensino en galego

 

Eta, beste behin ere, prazako lagunek egin dute: 12 albiste on galizierarentzat: bravú mugimendua, O Xabarín, eskolak eta bereziki Semente, normalizazio plan orokorra, galiziera eta portugesaren arteko harremana, .gal domeinua, Gústame o galego kanpaina, hizkuntzaren aldeko agerraldiak, galizierazko hedabideak, galizierazko etiketajea duten produktuak, Android sistema galizieratua izan dela, A Terra de Soneira (galiziera gehien erabiltzen duen eskualdea).

Euskararekin ere berdin egin genezake, ezta? Zeintzuk lirateke euskararen 12 berri onak? Datorren asterako egingo dut neure zerrenda, baina iradokizunak onartzen dira.


Utzi iruzkina: