21 egun galizierarekin
Ekimen interesgarria egin dute Galizia aldean, beste behin ere: 21 egun galizierarekin.
Institutuko gaztetxoei begira egindako ekimena da. 21 egunetan aritu dira galizierarekin olgetan, berbetan eta lardaskan. Horretarako, gainera, hainbat ospetsuren laguntza izan dute (idazle, musikari, margolari, aktore eta abar).
Interbentzioaren oinarria lehen egunetik galizieraz berbetan hasteko gonbitea da. Eta helburua amaieran egun osoz galizieraz egitea da. Lortuko ote zuten?
Lehen astean landu dituzten gaiak norbera eta familia izan dira. Bigarren astean lagunartea eta institutua. Eta hirugarren astean, berriz, ingurunea.
Galizieraren gaineko aurreiritziak, galizierazko komunikabideak, lan munduan galizierak duen presentzia, hizkuntza ekologia, galizierazko musika, berbetan egiteko zailtasunak, hizkuntza ohiturak hausnartzeko gonbitea (lagun artean, dendetan, familian, eskolan, …) eta abar.
Aurreiritzien kontrako bideo hau itzela da:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: