Lau lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Ipar Euskal Herrian, kale eraso batekin lotuta
Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian,
Info7 irrati kateak esan duenez, eta operazioa kale eraso batekin
lotuta dagoela dio hedabide horrek. Lagun haietako bat Pierre Sangla
da; Baionan atzeman dute. Beste hiruren izenik ez dute jakinarazi.
Goizeko seietan izan da Sanglaren atxiloketa. Hura gurasoen etxean bizi
da eta poliziak etxebizitzan sartzear zirela bere gertukoak telefonoz
gertatzen zenaz oharrarazteko parada eduki du.
Joan zen eguberri bezperan Angelun (Lapurdi) izandako eraso batekin
lotuta gertatu dira lau atxiloketak, irrati haren arabera. Bonba batek
eztanda egin zuen orduan Guy Hoquet etxe-agentziaren bulegoan, eta
kalte handiak eragin zituen. Euskal Herria ez da salgai leloa margoturik azaldu zen hango horman.
Berria.info
•••
Iruzkinak
Utzi iruzkina: