Kategoria: frantzia
Guk tele-arrastre diogun tokian, beraiek telesky... Guk tele-huevo diogun lekuan, beraiek tele-cabine... Beraiek croisant dioten lekuan... guk xolomo ta gazta bokata goizeko zortzietan! Oraingoz, nahiago dut euskalduna izaten jarraitu...
Kaixo guztioi, arratsalde on. Atzo amaitu genuen ikus-entzunezkoen esparruaren arautze-ereduei buruzko blokea. Horretarako, Frantziako, Espainiako eta Europako arautze-ereduak izan genituen hizpide lehenengo eta behin.Ondoren, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidalitako lege-egitasmoari eman genion gainbegiratua, zertzuk berrikuntza dakartzan zehazte aldera.Gurean eginiko arautze-eredu bat aztertu genuen hurrena. Hona zelan arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dekretu bidez 2007an tokiko telebista digitalen esparrua. Dekretu horren filosofiaren oinarrian hiru ...
Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian, Info7 irrati kateak esan duenez, eta operazioa kale eraso batekin lotuta dagoela dio hedabide horrek. Lagun haietako bat Pierre Sangla da; Baionan atzeman dute. Beste hiruren izenik ez dute jakinarazi. Goizeko seietan izan da Sanglaren atxiloketa. Hura gurasoen etxean bizi da eta poliziak etxebizitzan sartzear zirela bere gertukoak telefonoz gertatzen zenaz oharrarazteko parada eduki du. Joan zen eguberri bezperan Angelun (Lapurdi) izandako eraso batekin lotuta gertatu dira lau atxiloketak, irrati haren arabera. Bonba ...
Frantzian, Capbretongo merkataritza zentro batean, Baionatik 30 km-tara gertatu da tiroketa, eta iturri ofizialek diotenez, ETAko kideak izan dira egileak. ETAren kontrako operazio batean parte hartzen ari zen guardia zibil bat hil dute eta beste bat zaurituta gertatu da atzo goizean gertatutako tiroketagatik. Zauritua "oso larri baina egonkor" dago Baionako erietxe batean. Rubalcabak esan duenez, ez da aurrez prestatutako atentatua izan, ustezko ETAko kideek guardia zibilen presentziaz ohartuta bat-batean erabakitakoa baizik. Guardia zibilak kafea hartzetik zetozenean autora sartu baino le...
Batzuetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, benetan. Hona hemen joan zen barixakuan pasatu zitzaidana. Baina gauzak ondo ulertzeko nire lehen abizenari buruz hitz egin behar dizuet. Lapeyra-tarrok gara etxekoak, horrela idatzita berehala konturatuko zarete ez garela bertokoak, gure abizena hego Frantziatik dator eta. Han gure abizena “Lapeyre” idazten da eta Frantziako hegoaldean nahiko arrunta da. Badirudi familiako adar bat Espainiara etorri zela eta denborarekin abizena atzean zeraman “e” hizkia “a” bihurtu zela. Lapeyra horiek Ipar Euskal herritik hego aldera pasatu ziren XVII. mendean ...
Auzi-iheseko epaiketa egin diote Eneko Gogeaskoetxea Arronategiri. Auzi-iheseko epaiketa batean, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean Eneko Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, 1967) busturiarrari Frantziako epaile batek. Gogeaskoetxea beste bost iheslarirekin batera epaitu zuten. Espetxe zigorra ezartzeaz gain, Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten. Era berean, Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epaileak Gogeaskoetxearen kontra emandako atxilotze agindua berretsi zuen Parisko 10. epaitegiko buruak. Justizia frantsesak Gogeaskoetxeari ETAren egitura logistikoko kide ...
Zer dela eta, 1998an Munduko Kopa irabazi zuen taldeak ez du partidurik irabazi azken final hartatik hona? Zer dela eta ez du gol bat besterik sartu egun hartatik? Taldea zaharkituta dago. Guztien adinen batazbestekoa 31 urtekoa da, hau da, munduko kopa honetako talderik zaharrena da, eta historia osoko 4. talderik zaharrena. Trezeguet-ek ez du jolasten eta bera da taldeko golegilerik garrantzitsuenetakoa. Zidane-ek entrenatzailearekin egiten dituen tratuek (Barthez derrigorrez atezain izatea, Claude Makelele-k jolastea eta baita Thuram-ek ere) ez dute taldeko jokalarien erreleboa bide...
Badirudi Iparralden gobernu frantsesak irratiei publizitate bidez emandako dirua euskara hutsean emititzen dituztenei ukatu diola. Baina....zer demotre da hau? Frantsesa amodioaren hizkuntza izango da, ados, eurek nahi dabien guztia, baina euskera Iparraldeko hizkuntza da eta honelako gauzek sutu egiten naute!Jende ugari poz pozik dago Frantziako Iraultzarekin etab. baina euskal ikuspuntu batetik, gehi niretik, Euskal Herrirako egun Historiko katastrofikoa izan zen hura. Fratenite, Igualite et egalite (ez jaramonik egin ortrografiari, ez baitakit frantsesez)...Anaitasuna? Herri handi eta bo...
Hau da estreinekoa. Atzo sortu nuen blogak, zalantza batzuekin baina tira. Azkenean idazterik enuen izan eta gaurko uztea erabaki nuen.Hasteko barkamena edota baimena eskatu GAZTETXULO aldizkarikoei beraien izenaren plagiogatik. Betidanik gustatu izan zait eta hortxe ba nere blogaren "gainean".GAURKOA Eta agindu bezala hemen doa gaurko Euskarokerra. Aurkezpentxo "light" bat egiteko asmoa nun baina egunerokotasunak sarri jan egiten gaitu eta irakurri edo ikusi eta entzun al dezue Lapurdin gertatu den azkena? Epaile baten arabera ikastolek akulturizatzen ditu haurrak!hemen irakurri bestela:ht...