euskaraoker

euskara gora eta euskara behera

ERABAT ADOS

No profile photo euskaraoker | 2006-03-03 00:37

Aurreko batean, lagun batek Arantza Kaltzadaren artikulu honen berri eman zidan.  egunkarian argitaratutako testuan Arantzak, neurri batean nire aurreko testuaren haritik, pertsonek ditugun hizkuntza ohiturei heldu zien. Bueno hizkuntza ohitura zehazki ez, gure aurreiritziak batez ere, eta kasu honetan ere euskaldunen "kalterako".Eta esna beharra daukat erabat ado nagoela berarekin. Nik uste denok ditugula aurreiritzi horiek, eta ez soilik janzkeragatik, zein denda edo komertziotara hurbiltzen garen, adina... nik zer dakit zenbat gauza.Baina behar beharrezkoa dugu lehen hitza euskaraz ...


OHITURAK

1
No profile photo euskaraoker | 2006-02-22 00:13

Inoiz galdetu al diozue edadetu bati bere nortasun zenbakia? Nik, lan kontuengatik sarritan galdetu behar izan diet azkenaldian. Beti ere pertsonal euskaldun zaharrak, txikitatik euskaraz aritzera ohituak, eta askotan gazteleraz baino hobe euskaraz moldatzen direnak. Ba hori, datu batzuk galdetu eta nortasun zenbakia galdetzerakoan denek erantzun berdina, bueno berdina baino gehiago antzekoa baina guztietan ere ondorio berdina: "Kasik gazteleraz emango dizut zenbakia, badakizu erreskadan ikasia daukat gazteleraz eta euskarara itzul nezake baina agian nahastu egingo nintzateke..."Eta egia da...


Atzo, ateazkenero bezala, Matraka hartu nuen esku artean. Egia esan, gauza batzuk eztitut gustoko  astekari honetatik, baina orokorrean nahiko txukuna iruditzen zait  eta batez ere garrantzitsua iruditzen zait gazteontzat egindako poduktuak izatea, euskarazko horrelako produktu gutxi ditugu eta.Baina gaur enuen nahi Matrakaz matraka eman. Besterik gabe atzo deigarria egin zitzadanaz idatzi nahi nizuen. Kontua da, orriak pasatzean, filme baten orri erdiko iragarki handi bat zegoen. Nik dakidala lehen aldia da horrelakorik ateratzen dela, bai Matrakan, eta baita beste egunkaritan er...


ETBko Kronikak

No profile photo euskaraoker | 2006-02-15 01:22

Ikusi al dezue inoiz, Kronikak, ETB1eko programa hau? Nik egia esan pare bat aldiz ikusi det, baina kasu handiegirik egin gabe beti ere, telebista jarrita nuela eta beste konturen bat egiten.Dena dela ez daukat asmorik hitz egiteko programa honen egokitasunaz, ondo egina dagoen... Horri buruz zeozer idatzi zuten Berrian, baina hori ez da nire asmoa. Kontua da, gaur, lehen esan bezala beste zeozertan nengoela jarrita nuela eta hara non gazteleraz entzun ditudan eta burua altxa det. Ezagutzen ez duenarentzat, programa biografiak kontatzean datza, beti ere narratzaile batek hitz egiten du, eta...


ta denak ezkorra izan behar ez duenez, bestela depresioan eroriko ginatekeen garkoan gauza positibo bati buruz ari naiz. Nunbaiten entzun edo irakurriko zenuten Euskal Herriko hamarna bat eragilek sinadura bilketa bat jarri duela martxan. Asmoa ezin garbiagoa izenburuan: Bai Eskolak Euskalduntzeari! Nahikoa da, ez dugu beste haur bat bera ere euskaraz hitz egiteko gai izango ez dena bere ikasketak amaitzean. Hori baita lehenengo urratsa Euskal Herria euskalduna lortzeko bidean, guztiok euskara jakitea.Beraz, badakizue. Sinatu euskara jakitea euskal haur guztien eskubidea delako. Hemendik ma...



GAURKOA

1
No profile photo euskaraoker | 2006-02-11 00:23

Tira, atzo agindu bezala galdera erantzuten saiatuko naiz baina lehenago atzoko gaiaren inguruan harrikadatxo bat.Adi-adi irakurrita, epaileak zera esan zuen frantziar kulturaren ordez euskalduna erakusten dela ikastoletaneta hori deskulturizazioa eta akulturizazioa dela. Nola? Ez al zuten euskal kultura erakusten? nola geldituko dira ba kulturarik gabe? edo zer esan nahi digu? frantziar kulturarik ez badezu, ez dezula kulturarik? hori izango da. Munduko, zenbat, 60 milioi pasatxo pertsonek dute kulturaren bat! beste guztiak basati hutsak gara.Zer egingo diogu ba!Itxaro Bordak prentsan dioe...


Ea lortzen dudan: hemen irakurribarkatuko didazue. Hasiera besterik ez da eta gauzak nola eiten diren ikasi arte...


Hor doa lehenengoa

No profile photo euskaraoker | 2006-02-10 01:05

Hau da estreinekoa. Atzo sortu nuen blogak, zalantza batzuekin baina tira. Azkenean idazterik enuen izan eta gaurko uztea erabaki nuen.Hasteko barkamena edota baimena eskatu GAZTETXULO aldizkarikoei beraien izenaren plagiogatik. Betidanik gustatu izan zait eta hortxe ba nere blogaren "gainean".GAURKOA Eta agindu bezala hemen doa gaurko Euskarokerra. Aurkezpentxo "light" bat egiteko asmoa nun baina egunerokotasunak sarri jan egiten gaitu eta irakurri edo ikusi eta entzun al dezue Lapurdin gertatu den azkena? Epaile baten arabera ikastolek akulturizatzen ditu haurrak!hemen irakurri bestela:ht...



euskaldunontzat euskara garrantzitsua da oso, eta euskalduna naizenez blog honetan euskararekin sortzen zaizkidan ezin egonak azalduko dira, zurekin trukatzeko ea batera hausnartzen ditugun