ETBko Kronikak

No profile photo euskaraoker | 2006-02-15 01:22

Ikusi al dezue inoiz, Kronikak, ETB1eko programa hau? Nik egia esan pare bat aldiz ikusi det, baina kasu handiegirik egin gabe beti ere, telebista jarrita nuela eta beste konturen bat egiten.



Dena dela ez daukat asmorik hitz egiteko programa honen egokitasunaz, ondo egina dagoen... Horri buruz zeozer idatzi zuten Berrian, baina hori ez da nire asmoa. Kontua da, gaur, lehen esan bezala beste zeozertan nengoela jarrita nuela eta hara non gazteleraz entzun ditudan eta burua altxa det. Ezagutzen ez duenarentzat, programa biografiak kontatzean datza, beti ere narratzaile batek hitz egiten du, eta irudiak ikusten dira kontatzen duenarekin. Baina irudi horiek antzeztean, sarri hitzak, esaldiak, ohiuak... denetatik esaten dute eta guzti-guztia gazteleraz! Baina ETB1en egindako programa batek ez al du gehio merezi? badakit txikikeri bat dela, baina ziur nago ETB2n ez zutela alderantziz egingo. Are gehiago, ziur nago horrela egina dagoela ondoren ETB2n bota ahal izateko "arazorik gabe".

Bueno ba hori, lotsagarria iruditzen zaidala EITBk ETB1i eskaintzen dion tratamenduaz eta horrek euskaldun guztiongan gogoeta eragin beharko luke; euskarazko beste telebista eredu bat behar dugu bai programazioan eta baita programazio horiek egiteko eran. Eta telebista hori posible egin beharko genuke.


Utzi iruzkina: