GAURKOA
Tira, atzo agindu bezala galdera erantzuten saiatuko naiz baina lehenago atzoko gaiaren inguruan harrikadatxo bat.
Adi-adi irakurrita, epaileak zera esan zuen frantziar kulturaren ordez euskalduna erakusten dela ikastoletaneta hori deskulturizazioa eta akulturizazioa dela. Nola? Ez al zuten euskal kultura erakusten? nola geldituko dira ba kulturarik gabe? edo zer esan nahi digu? frantziar kulturarik ez badezu, ez dezula kulturarik? hori izango da. Munduko, zenbat, 60 milioi pasatxo pertsonek dute kulturaren bat! beste guztiak basati hutsak gara.
Zer egingo diogu ba!
Itxaro Bordak prentsan dioen bezala... hauengandik ezer onik ezin espero, hobe gure bidea egiten jarraitzea eta ahalik eta azkarren hauengandik banatzea gure akulturizazioaz gozatzeko aukera izan dezagun ingelesez, frantsesez, gazteleraz, arabieraz, marokieraz, errumanieraz eta noski baita euskaraz ere, Euskal Herri euskaldun, euskal herritar eleanitzez osatua nahi baitugu.
Eta orain ETB
Zera ba, ETBk beti topatzen du lekua bere berrien artean euskararen egoera "izugarri txarra" agertzeko, baina soilik Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan etzuten atxilotu duela aste pare bat Lekeitioko gazte bat bere epaitegiari intsumitu egiteagatik. Atxilotu zuten ertzainetatik bakar batek euskaraz ez jakitea ez zen notizia izan ETBrentzat. Eta guzti hori noski hiru lurralde horietan euskara KOOFIZIALA delako!Beste probintzietan bai gaizki pasatzen dutela euskararen ofizialtasunik gabe...
hurrengo bat arte
Iruzkinak
r. xalba garez 2006-02-11 16:08 #1

Gogoratuko duzue (euskal prentsak argitaratua duela urte gutxi)

Iparraldeko hezkuntza arduradun frantses batek oker ez banago 60. hamarkadan

Parisko bere jefeei bialdutako txosten kolonialista, inperialista,

txobinista... faxista... ez dakit nola deitu ere, baina argigarria:

Alegia, Iparraldeko umeei frantsesa irakatsi eta euskara ahaztu erazi,

operazio hori nahi baino gehiago ari zitzaiela kostatzen une hartan.

Horren baitan ze kulturalizazio, ze giza-balio dago bada? Juje horrena

berbera... "grandeur" frantsesaren izenean zapaltzea ahalbidetzen duen

"sasi" ilustrazioa.

"Seaska"k hein txiki batean kulturizidio hori ekidin bazuen, eskerrak,

bejondeiola "Seaska"ri.

Beraz akuturalizazioa, baliorik eza eurena da, inperioarena.

Eta juje, maisu-maistra, funtzionario eta politikari frantses jakobino

harroputz hoiek berriz... joan daitezela "por la patrie"...tik hartzera.

Utzi iruzkina: