Hor doa lehenengoa
Hau da estreinekoa. Atzo sortu nuen blogak, zalantza batzuekin baina tira. Azkenean idazterik enuen izan eta gaurko uztea erabaki nuen.
Hasteko barkamena edota baimena eskatu GAZTETXULO aldizkarikoei beraien izenaren plagiogatik. Betidanik gustatu izan zait eta hortxe ba nere blogaren "gainean".
GAURKOA
Eta agindu bezala hemen doa gaurko Euskarokerra. Aurkezpentxo "light" bat egiteko asmoa nun baina egunerokotasunak sarri jan egiten gaitu eta irakurri edo ikusi eta entzun al dezue Lapurdin gertatu den azkena? Epaile baten arabera ikastolek akulturizatzen ditu haurrak!hemen irakurri bestela:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-02-10&orria=014&kont=926
Baina nondik atera da? Sekula hitz egin al du ikastolako haur batekin? Ziur denek erdara (beraien kasuan frantziera) ondo baino hobeto hitz egiten dutela, eta nahiko genuke askoz hizkuntza gehio hitz egiteko gaitasuna izatea? Honek ez al daki ezagutzak lekurik hartzen ez duela? Agian berari bai!
Baina pixkat haratago joan nahi nuke bukatzeko. Zergatik larritzen da horrenbeste ETB horrelako gauzekin? Barkatu, zehatzago, horrelako gauzak Lapurdi, Nafarroan edota Zuberoan gertatzen direnean?
Bihar erantzuna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: