OHITURAK
Inoiz galdetu al diozue edadetu bati bere nortasun zenbakia? Nik, lan kontuengatik sarritan galdetu behar izan diet azkenaldian. Beti ere pertsonal euskaldun zaharrak, txikitatik euskaraz aritzera ohituak, eta askotan gazteleraz baino hobe euskaraz moldatzen direnak. Ba hori, datu batzuk galdetu eta nortasun zenbakia galdetzerakoan denek erantzun berdina, bueno berdina baino gehiago antzekoa baina guztietan ere ondorio berdina: "Kasik gazteleraz emango dizut zenbakia, badakizu erreskadan ikasia daukat gazteleraz eta euskarara itzul nezake baina agian nahastu egingo nintzateke..."
Eta egia da. Inposaketaren beste aurpegi bat da, azken finean nortasun zenbakia inposaketa bat da, eta hala den neurrian, eman behar izan den gehienetan ezin euskaraz eman. Horregatik ikasi dute gazteleraz bakarrik ematen, inork gutxik eskatuko zion euskaraz! Eta azkenerako ohiturak sortzen dira eta hizkuntzarekin zein txarrak diren ohiturak! Nahi eta ezin aldatu!
Nik ere badet baten bat aldatu nahiko nukeena baina ni gainditzen nauena, behintzat oitura txar gehio ez hartzen saiatzen naiz.
Iruzkinak
Klima 2006-02-25 10:23 #1
Zuk diozun moduan, hori ohitura kontua da. Niri hain juxtu alderantziz gertatzen zait: euskeraz ikasi nuen neure nortasun zenbakia, eta gazteleraz esan behar dudanean -gehienetan, noski- izaten ditut arazotxoak.
Utzi iruzkina: