Kategoria: hizkuntz-ohiturak
Inoiz galdetu al diozue edadetu bati bere nortasun zenbakia? Nik, lan kontuengatik sarritan galdetu behar izan diet azkenaldian. Beti ere pertsonal euskaldun zaharrak, txikitatik euskaraz aritzera ohituak, eta askotan gazteleraz baino hobe euskaraz moldatzen direnak. Ba hori, datu batzuk galdetu eta nortasun zenbakia galdetzerakoan denek erantzun berdina, bueno berdina baino gehiago antzekoa baina guztietan ere ondorio berdina: "Kasik gazteleraz emango dizut zenbakia, badakizu erreskadan ikasia daukat gazteleraz eta euskarara itzul nezake baina agian nahastu egingo nintzateke..."Eta egia da...