Aurrerapausoak ere badira...
Atzo, ateazkenero bezala, Matraka hartu nuen esku artean. Egia esan, gauza batzuk eztitut gustoko astekari honetatik, baina orokorrean nahiko txukuna iruditzen zait eta batez ere garrantzitsua iruditzen zait gazteontzat egindako poduktuak izatea, euskarazko horrelako produktu gutxi ditugu eta.
Baina gaur enuen nahi Matrakaz matraka eman. Besterik gabe atzo deigarria egin zitzadanaz idatzi nahi nizuen. Kontua da, orriak pasatzean, filme baten orri erdiko iragarki handi bat zegoen. Nik dakidala lehen aldia da horrelakorik ateratzen dela, bai Matrakan, eta baita beste egunkaritan ere (euskaraz noski). Zoritxarrez orain arte ikusita nituen guztiak (bertako filmeen salbuespenarekin noski, azkena "Aupa Etxebeste!" eta laster etortzekoa den "Zeru horiek" adibidez) gaztelera hutsez ta onenean jatorrizko hizkuntzan edo ingelesez ageri ziren, baina euskarak honetarako ere balio duela erakusten ari da pixkanaka.
Eta noski, enaiz geratuko pelikula hori zein den esan gabe, ez dakidan arren filmearen iragarkia euskaraz egotearen "errua" norena den (Matrakakoen lana, Golem zinemena, pelikularen ekoizlearena...) berdin zait. Nahikoa arrazoi iruditzen zait eskaldunak erakarri nahi izatea pelikularengatik jakinmina pizteko eta hor duzue Manderlay "Kateak apurtzen saiatuko da" pelikularen berri bere webgunean izateko aukera (zoritxarrez euskarazko informaziorik ezin izan det aurkitu. Ikusten dudanean esango dizuet zer iruditu zaidan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: