Guardia zibil bat hil dute eta beste bat zauritu
Frantzian, Capbretongo merkataritza zentro batean, Baionatik 30 km-tara gertatu da tiroketa, eta iturri ofizialek diotenez, ETAko kideak izan dira egileak. ETAren kontrako operazio batean parte hartzen ari zen guardia zibil bat hil dute eta beste bat zaurituta gertatu da atzo goizean gertatutako tiroketagatik.
Zauritua "oso larri baina egonkor" dago Baionako erietxe batean.
Rubalcabak esan duenez, ez da aurrez prestatutako atentatua izan, ustezko ETAko kideek guardia zibilen presentziaz ohartuta bat-batean erabakitakoa baizik.
Guardia zibilak kafea hartzetik
zetozenean autora sartu baino lehen atzetik tiroka hasi zaizkie.
Ihes egiteko
autoa lapurtzeko auto gidaria eta haren semea bahitu dituzte, baina segituan libre
utzi dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: