Frantziaren euskalfobia
Badirudi Iparralden gobernu frantsesak irratiei publizitate bidez emandako dirua euskara hutsean emititzen dituztenei ukatu diola. Baina....zer demotre da hau? Frantsesa amodioaren hizkuntza izango da, ados, eurek nahi dabien guztia, baina euskera Iparraldeko hizkuntza da eta honelako gauzek sutu egiten naute!
Jende ugari poz pozik dago Frantziako Iraultzarekin etab. baina euskal ikuspuntu batetik, gehi niretik, Euskal Herrirako egun Historiko katastrofikoa izan zen hura. Fratenite, Igualite et egalite (ez jaramonik egin ortrografiari, ez baitakit frantsesez)...Anaitasuna? Herri handi eta boteretsuen artean. Berdintasuna? Herri handi eta boteretsu horietako hiritar bat baldin bazara. Justizia (Egalite halako zehozer da, ezta? egiarekin zerikusia agian) Beno, baina justizia edo egia eurentzat baita. Euren herrialdea kakaztuta zegoenik ez dut ukatuko, Europako beste hainbeste moduan, baina geu justu, ez geunden hain txarto. Gure Foru-sistema nahiko ona zan, berdintasuna, eta justizia nahiko era eraginkorrean aplikatzen zuen eta euskaldunok salbu geunden Europako sistema desberdintzaileetatik. Baina euren iraultzak ideia zentralistak eta bateratzaileak ekarri zituen, eta pikutara bota zuten euskal herritarron sistema politiko juridiko guztia, eta gainera orain izorratzen jarraitzeko!
Beno, berri hau hobeki ulertu nahi baduzue era objetivo batean hamen duzue esteka.
P.D.: Norbait ofendiduta sentitu bada, barkatu....baina barnean nuen hau kaleratu beharra neukan nola edo hala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: