Zer gertatzen zaio Frantziari?
Zer dela eta, 1998an Munduko Kopa irabazi zuen taldeak ez du partidurik irabazi azken final hartatik hona? Zer dela eta ez du gol bat besterik sartu egun hartatik?
- Taldea zaharkituta dago. Guztien adinen batazbestekoa 31 urtekoa da, hau da, munduko kopa honetako talderik zaharrena da, eta historia osoko 4. talderik zaharrena.
- Trezeguet-ek ez du jolasten eta bera da taldeko golegilerik garrantzitsuenetakoa.
- Zidane-ek entrenatzailearekin egiten dituen tratuek (Barthez derrigorrez atezain izatea, Claude Makelele-k jolastea eta baita Thuram-ek ere) ez dute taldeko jokalarien erreleboa bideratzen gazteen partetik.
- Aldageletako giroa ez omen da ona, entrenatzailea pozik ez dagoelako.
- Izarrak ez dira %100ean jokatzen ari, bukatu zaie urrezko garaia. Henry-k ere izugarrizko hutsegiteak egin zituen atzoko partiduan.
- Zidane-ek ezin du partiduetako erritmoa jarraitu, guztiz erreta bukatzen du.
Zuen erantzunak eskertuko genituzke. Norbait ados ez badago, edo arrazoi gehiago bururatzen bazaizkio, idatz ditzala mesedez.
Iruzkinak
Gathomash 2006-06-19 11:42 #1
Esan beharra dago ere, Brasilgo taldeari ere zeozer gertatzen zaiola, asko eskertuko genizueke gai honi buruz zuen iritzia eskeintzea. Eskerrik asko
Utzi iruzkina: