Milakoa, gaindituta
Jada badira mila pertsona baino gehiago Israeldar armadak hil dituenak. 1944. urtearen bukaeran, Bigarren Gerrate Mundiala bukatzeke zegoenean oraindik, Oskar Schindlerrek 1.200 judutar salbatu zituen holokaustotik. Oskar Schindler alderdi nazian afiliatua zegoen enpresaria zen eta SSek informatzaile moduan hautatua zegoen. 1994. urtean, Paul Rusesabaginak, hutua, zuzentzen zuen hotelean 1.260 tutsi eta hutu moderatu babestu zituen, Ruandako genozidioan zehar. Hugh O'Flaherty apaiz katoliko irlandarrak 4.000 judutar eta aliatu salbatzea lortu zuen Bigarren Mundu Gerran, Vatikanoan. Bigarren Mundu Gerran zehar ere bai, Raoul Wallenberg sueziarrak, bere historia egiazkoa izatekotan, 100.000 judutar inguru salbatu omen zituen dipomatlikoak.
Ez al dago inor, Ekialde Hurbilean, milakoa gainditu duten heriotza horiek saiesteko aukera izan duena? Ez al dago inor, oraindik arriskuan daudenei benetako babesa emateko gai dena?
Mesedez... norbait...
"¿Es que no somos seres humanos?"
Ez al dago inor, Ekialde Hurbilean, milakoa gainditu duten heriotza horiek saiesteko aukera izan duena? Ez al dago inor, oraindik arriskuan daudenei benetako babesa emateko gai dena?
Mesedez... norbait...
"¿Es que no somos seres humanos?"
Iruzkinak
Utzi iruzkina: