Israel, noiz arte?
Ezintasuna. Itzela. Ezintasun itzela azken egunotako berrien aurrean. Ezin pentsatu. Ezin erreakzionatu. Ezin ulertu. Nolatan? Zergatik? Noiz arte? Eta nahiko nieke eskua luzatu bonben azpian etengabe lehertzen diren palestinar errugabeei, errugabeak bai. Nahiko nituzke gelditu ankerkeria eta gordintasun betez herrialde oso bat masakratzen ari diren terrorista horiek. Hemen bai ongi erabilia, terrorista hitza. Ez dago beldurrez bizi ez den palestinar bakarra. Hori bai terrorismoa. Munduko estatu boteretsuenetako bat, aire eta lurreko ejerzitoak mobilizatuz ari zaie erasotzen defendatzeko eskuak eta bizinahia besterik ez duten herritarrei. Egunero zer jan, eta zergatik barre egin bilatu baino egiten ez duten palestinarrei. Orain zerutik euria bailiran erortzen diren bonbengandik ihes egitea helburu bakar duten pertsonei, beren seme-alabentzako, alperrik, leku segururen bat bilatzen duten gurasoei... Eta gu? Non gaude gu? Non dago Nazio Batuen Erakundea? Non daude estatuak? Non dago justizia? Antza, Cubari bai, Cubari ezar dakioke blokeo itzela, hainbat urtetan gauzak ikaragarri laztu dizkiena, eta zergatik? sistema ezberdin baten gailentzeagatik... baina zer gertatzen da Israelekin? Zergatik ezin zaio Israeli blokeoa ezarri? Zergatik ezin da Israel Nazio Batuen Erakundetik kanporatu? Nolatan ezin da eromen hau gelditu? Zergatik onartu bondardaketak, lur erasoak eta palestinarrak gosez hiltzen ari den blokeoa? Zer hostia gertatzen ari da munduan baina?
Benetako gaizkiaren ejeak, (Espainiak, Britainia Handiak eta EEBBek) NBEaren erabakiari muzin eginez, Irak ilegalki bonbardatu zuenean, munduko pertsona askok lortu zuten gerraren aurkako beren ahotsa terroristen gezurren gainetik altxatzea. Ez zuen agian askotarako balio izan... ez dakit. Baina argi dago gauza bat, asko izan ziren horren aurka agertu zirenak. Eta asko esaten dudanean benetan asko esan nahi dut. Oraingoan gu gobernatzen gaituztenak ez daude zuzenki inplikatuta, ez, baina beren isiltasunaren bidez dira konplizeak. Badaukate zereginik, ordea, besoak gurutzatuta geratzen ari dira. Orduan agertu genuen batasuna agertu behar dugu gaurkoan ere, hirurogei urtez sekulako zapalkuntza jasaten ari den herri batengatik, egunez egun biztanleak ehundaka galtzen ari den herri batengatik, Lur Santu baten bila Palestinan eguna eta gaua ezberdintzea galarazten duen estatuaren kontra, zerua odolez, suz eta metrallaz estali duen estatuaren kontra. Irten gaitezen kalera. Eta batez ere, ez diezaiegun utzi arma horiek guztiak geure diruaz ordain ditzaten. Egin diezaiegun boikota, Palestina bakean utzi arte. Beraiek bezala, eurak ere lasai, zoriontsu eta batez ere, beren lurrean bizitzeko eskubidea dutelako, jada aspalditik eurena den lurrean bizitzeko eskubidea.
Espainian saltzen diren israeldar produktuen zerrenda.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: