Post-Demokrazia edo Hegazkinetako kakahuete eta txanpainak erakutsi digutena
Post hitzaurreak ondorengoa esan nahi du, beste zerbaiten ostean datorren zerbait. Hala ere, beste hori izenean izaten jarraitzen du beraz, beste hori gabe ulertu ezin daitekeela argi eta garbi uzten digu izenean bertan. Adibidez, eta musika etiketak adibide bezala hartuta, Post-Punka Punkaren ostean datorrena izango litzateke beti ere, Punk-etik pasatu ostean eta honen influentzia eta eragin osoz, Punk-aren eboluzio bat azken finean.
Ederki, ba post-demokraziaren arora iritsi gara, ongi etorri! Demokraziaren eboluzio ankerrak beste zerbait sortu du eta eskuetatik joan zaigu. Bizi propioa du eta beranduegi da gelditzeko. En Zugzwang egoeran gaude eta hori gutxi balitz, gutaz barre egiten ari dira.
Garai batean politikariak bokazioz lana egiten zuten jendea ziren. Garai okerragoak ezagutu eta beraien hurrengoentzat mundu hobeago bat nahi zuten pertsonak. Beraien lana zuten eta politikan sartzen ziren gauzak lortzeko asmoz rigorezko agintaldi edo agintaldien ostean, beraien lanera itzultzeko.
Hau bukatu da. Politiko izatea bokazio bat izatetik lanbide bat izatera pasa da, oso ondo ordainduta dagoen eta eskubide eta pribilegio asko eskaintzen dituen lanbide bat hain zuzen ere. Eginbeharrak beste kontu bat dira noski... Soldata astronomikoak dituzte, bat baina gehiago normalean, izugarrizko pribilegioak, kotizazioa, pentsioak...
Krisiaren ondorioz guztioi ahalegin berezi bat egiteko eskatzen ari zaizkigun garaian beraiek opulentzian bizi dira eta bileratik bilerara, auto-ofizial garesti batean doazela, gutaz barre egiten dute. Beraien artean besterik ez dute harremana eta aspaldi galdu dute herriarekiko enpatia. Burbuxa batean bizi dira, ez dakite bizi erreala zein den. Bizkar zain eta kazetariz inguratuta joaten dira leku guztietara ez ahaztu egin zaie pertsona hodei horren atzean, beraien soldata ordaintzen duen mundu oso bat dagoela.
Nerabezaroan, alderdiaren gazte-taldeetan sartzen dira. Karrera ikasten ari direla unibertsitateko botere guneetan murgildu eta sekula baino handiago sentiarazten dituen droga bat probatzen dute. Karrera amaitu eta beste guztiak bezala, lan-merkatu pribatuan lana bilatzen hasi ordez, alderdiko aparatuan postu erremuneratu bat eskaintzen diete. Urte batzuk beranduago eta konturatzerako, diputatuak dira kongresuan eta berrogei urte betetzeko dituztenean, osasun ministro! Adibidez.
Hori da gaur egungo politikari baten perfila, gaitasun handirik gabeko edozein pertsonak lortu dezakeena gainera eta horrek, nahi edo ez, katxondo jartzen gaitu. Edonor izan gaitezke beraietako bat... Horrela ordea, sekula bizitza errealarekin kontakturik izan ez duten politikariak sortzen ditugu, besteon bizitza errealak kudeatu behar dituzten politikariak.
Sistema honek zentzua galdu du dagoeneko. Politikariak zaharkituak geratu dira eta ez dute beraien funtzioa betetzen. Beraien kargu eta pribilegioak lortu eta mantentzea dute helburu bakarra eta nola ez, hori guk ordainduko dugu, guk ordaintzen dugu.
Zapateroren kafearen salneurriaren afera ohar bat besterik ez zen izan eta osteguneko lehen mailan edo turistan bidaiatzearen eurodiputatuen istilua, beste sintoma bat besterik ez. Egun horretan bertan López Aguilarrek jakinarazi zuen bozketa hartan gertatutakoa akats bat besterik ez zela izan. Bai, akats bat izan zen baina ez berak dioena. Akats bakarra, guk gertatu zenaren berri izatea izan zen.
Sistema honek ez du ezertarako balio dagoeneko eta ez zaigu irtenbide askorik geratzen politikari guztiak berdinak baitira eta ez balira ere, alderdiaren aginduei men egiten diete txilibitua entzun bezain pronto, bazpadaere... Bata edo bestea bozkatu, emaitza berbera izango da eta okerrena, errua gurea dela da gure barrenean, guk ere, horietako parasito bat izan nahi dugulako. Agintariak lotsagabe batzuk izatea ez da hain txarra gu ere horietako lotsagabe bat izan bagaitezke. Esfortzu minimoaren teoria.
Ongi etorri zuek ere Post-Demokraziara! Makurtu gaitetzen gogorrenak etortzeko baitira... Noiz arte?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: