Badago jendea...
Badago egunero teleberria ikustean haserretu edo tristetu ohi den jendea...
Badago, lagun, senide eta are ezezagunei ere ondo edo gaizki zer dagoen esaten dien jendea...
Badago bere moral zurruna gainontzekooi inposatu nahi digun jendea...
Badago ere, bere saloiko besaulkian eserita bere ingurukoen insensibilidadea epaitu eta kritikatzen duen jendea...
Badago ezker ukabila altxatuta eskuin eskuaz McDonaldsen erositako hamburgesa ansiedadez jaten duen jende mordoa ere...
Jende horrek guztiak elkartasuna exijitu ohi du, esfortzua, eta baita ausardia ere. Gaitzestu egiten du batzuetan injustizia, eta gaitzesten ez duenaz gaizkiesaka ibiltzen da. Sakrifizioaz hitz egitera ere iristen dira batzuk...
Baina horrelako jendea ez da ohartzen maiz, mundua salbatu guran ondokoak lurperatzen dituela pixkanaka, konturatu gabe. Ez da ohartzen, injustiziarik handiena maite zaituen pertsonari egiten zaiona dela edo sakrifiziorik handienak zaindu zaituen senide edo lagunak merezi duela.
Batzuetan jendea ez da ohartzen... batzuetan, jendea, ez da konturatzen...
Iruzkinak
Lx 2009-07-21 15:06 #1
Probando respuesta desde Opera 10b2
euritan 2009-08-10 02:16 #2
Behin irakurri nuen ez genukeela ingurukoak aldatzen ahalegindu behar. Egia da. Nahiko lan badugu gure burua ezagutu, eraiki eta zutik mantentzen. Denok gara jende hori inoiz. Denok itotzen gara gure kontradikziotan. Denontzat da errazagoa epaitzea onartzea baino. Ahal duguna egiten dugu. Eta idealetatik urrun paseatzen gara, hausnartzen dugunok (frustratuta) eta hausnartzen ez dugunok (ignorantziaz)...<br />
Sugoi 2009-08-11 22:32 #3
Baina gauzak ez dira beti hain sinpleak. Geure ekintzek ondorioak dituzte normalean, eta ondokoak mindu edo kaltetu ditzakegu... beraz, batzuetan aldatu beharra dago, gustatu ez arren...
Utzi iruzkina: