Badago egunero teleberria ikustean haserretu edo tristetu ohi den jendea... Badago, lagun, senide eta are ezezagunei ere ondo edo gaizki zer dagoen esaten dien jendea...Badago bere moral zurruna gainontzekooi inposatu nahi digun jendea...Badago ere, bere saloiko besaulkian eserita bere ingurukoen insensibilidadea epaitu eta kritikatzen duen jendea... Badago ezker ukabila altxatuta eskuin eskuaz McDonaldsen erositako hamburgesa ansiedadez jaten duen jende mordoa ere... Jende horrek guztiak elkartasuna exijitu ohi du, esfortzua, eta baita ausardia ere. Gaitzestu egiten du batzuetan injustizia...


Arantza Quiroga aukeratu du PPk legebiltzarreko parlamentutarako.  Antza denez tipa honek ez daki euskaraz, (uiiii, zelako sorpresa!!!) bere ama eta amama euskaldun zaharrak omen diren arren. Esan du, hala ere, legebiltzarkideekiko errespetua azaldu nahian saiatuko dela Euskal Herriko hizkuntza ikasten (berak ez du horrela adierazi, noski!), argi baitago 35 urteko neska batek ez duela orain arte berau ikasteko aukerarik izan, ez dagoelako hemen horretarako biderik. Bai, onartzen dut, euskaldunak "por kulo" hartzera bidal zitzakeen bitartean, euskaraz epresa daitezen saiakera egingo duela (...


Azken iruzkinak