Potrotaraino: hizkuntz askatasuna eta zinismoa
Arantza Quiroga aukeratu du PPk legebiltzarreko parlamentutarako. Antza denez tipa honek ez daki euskaraz, (uiiii, zelako sorpresa!!!) bere ama eta amama euskaldun zaharrak omen diren arren. Esan du, hala ere, legebiltzarkideekiko errespetua azaldu nahian saiatuko dela Euskal Herriko hizkuntza ikasten (berak ez du horrela adierazi, noski!), argi baitago 35 urteko neska batek ez duela orain arte berau ikasteko aukerarik izan, ez dagoelako hemen horretarako biderik. Bai, onartzen dut, euskaldunak "por kulo" hartzera bidal zitzakeen bitartean, euskaraz epresa daitezen saiakera egingo duela (esan duena sinisten baldin badugu behintzat). Baina egia esan ez da bere jarrera gehien kezkatzen nauena, azken finean, espero genezakeenare barnean, nahiko onargarria izan baita, eta berriro esaten dut, espero genezakeenaren barnean. Beste bi faktorek kezkatzen naute gehiago.
Alde batetik, PSEk paktu horretan daukan pisua argi geratzn da Arantza Quirogaren izendatze berriarekin. PSEk jarritako baldintza bakarra parlamentuko presidente elebiduna izan zedin omen baitzen (hori sorpresa!), eta, hara! kasu putorik ez diote egin Patxiren alderdi "ez frontistari". Zer premisatik abiatuta? Ba betikoa, ezin zaiola jendeari zer ikasi agindu, ezin dela hizkuntza bat inposatu. Ba nekatu naiz hitz diplomatikoez. Inposatu egin behar da bai, herrialde baten hizkuntza, arlo publikoan bai behintzat. PP eta PSEren betiko diskurtsoaren izarra da asktasuna, eta okerrena ez da erratuta daudela, baizik eta hitza zinismo eta demagogia osoz erabiltzen dutela. Ofizialki elebiduna den herri baten guztizko hizkuntz askatasuna egon dadin aukera bakarra, biztanle guztiek herri horretako hizkuntza biak menperatzea da. Hala da, ez dago besterik. Bart Iñaki Iriondok irratian Roberto Calleri galdetu zion ea zer irudituko litziokeen PP edo PSEri, legebiltzarreko presidentea euskaldun hutsa izatea, hau da, gazteleraz komunikatzeko gaitasunik ez edukitzea. Soberan da esatea egoera hori guztiz hipotetikoa dela, baina kontua nahiko argitzen du Callek (zeinak El Mundon lan egiten duen) erantzun ez izanak, izan ere, "el que calla otorga". Euskal Herrian dagoen inposizio bakarra, erderarena da, hots, espainol eta frantsesarena, ezbaitago euskaldunik hegoaldean espainola eta iparraldean frantsesa ez dakizkienik (mendi puntan biziko diren amona edo aitona zaharren bat salbu). Beraz, euskaldunak gara, gure ondokoa nahi duen hizkuntzan mintzatu, eta are gehiago, bizi dadin askatasuna eskaintzen dugun bakarrak. Nolatan esan dezakete hemen euskararen inposizioa ematen dela?
Baina hitz egin dezagun bada, zinismoaz, alegia, beren burua ez-nazionalista izendatzen duten patriota espainol horien hipokrisiaz. Abertzaleon frontismoa salatuz betetzen dute ahoa gau ta egun. Frontismoa, diskriminazioa etab. Eurek inolako identitate arazorik ez daukatela aldarrikatzen dute etengabe, eta are gehiago, askotan esan izan dute hizkuntza tresna politiko gisa erabiltzen dela. Baina nork nahasten ditu bada hizkuntza eta ideologia, ez badira konstituzio espainiarraren defendatzaile sutsu horiek? Nik, galdera bat egin behar diet gezurraren eta gorrotoaren banderak beti aldean eramaten dituzten pertsona guzti horiei. Zein izan liteke, hizkuntza biak ofizial diren herri batean, norbaitek bere seme-alabek bakarra ikas dezaten nahi izateko arrazoia? Zein, ez bada hizkuntza batenganako gorroto eta mespretxua? Eta nondik etor litezke mespretxu eta gorroto horiek, hizkuntza horrekin identifikatzen duten ideologia batetiko nazka horretatik baino?
Eskolan gauza asko inposatzen zaizkigu. Ikasleoi denak, ikasketa programa ez bada gurasoak dira eta bestela, maisuak. Baina gobernuen aldetik dator inposaketarik handiena, kurrikulumak egiten dituztenean hau irakastea eta beste hau alboratzea erabakitzen baitute, inori ezer galdetu gabe sikiera. Nik ez dut erabaki irabazleek kontatutako historia bat ikastea, non kolonizatzaileak heroiak diren eta kolonizatuak basati eta terroristak. Ez dut erabaki etika konkretu bat ematea, zeinak esaten didan ez dudala erre behar, ondokoa zirikatzea gaizki dagoela eta lapurreta zigorgarria dela. Darwin ematea Wallace ordez ere ez dut nik erabaki. Musika ikasteko aukera ez dut eduki, zortzi urtetatik aurrera. Inork ez dit galdetu ingelera ote zen ikasi nahi nuen hizkuntza, errusiera edo bereberra beharrean. Geometria euklideoa erakutsi didate analitikoa edo diferentzialaren ordez, besteak beste. Big Bangaren teoria sinistu behar izan dut, azalpen kaxkarrak zirela medio, neure buruari galdetuz, horren aurretik eta unibertsoaren mugez gaindi zer ote dagoen, inork ez zidala azaldu teoria hori unibertso ikusgarriaren jatorriaren azalpena baino ez dela. Eta benetan gorroto izateaz aparte ezertarako balio izan ez zaizkidan geologia eta teknologia ikastera behartua ikusi dut neure burua. Gazteleraren analisi gramatikala ere egiten irakatsi didate. Eta zer? Hori da ba irakaskuntza, "por H o por B", beti dago inposaketaren bat, adoktrinazioren bat, beharrezkoa izateaz gain saiestezina dena, baita euren burua libretzat jotzen duten eskola horietan ere, zeintzuetan, haurrak kolektibidadearen eta elkartasunaren baloreen inguruan hazten duten euren burua (nire ustez, hau bada ere orain arte ezagutu dudan hezkuntza motarik onena, horrek ez du esan nahi benetan hezkuntza sistema askea denik, askatasuna, oro har, egun ulertzen den moduan kontuan hartzen dugu behintzat).

Iruzkinak
Iraide 2009-04-18 22:05 #1
Oso ona alabatxu!!!!
Utzi iruzkina: