Kategoria: zinismoa
Arantza Quiroga aukeratu du PPk legebiltzarreko parlamentutarako. Antza denez tipa honek ez daki euskaraz, (uiiii, zelako sorpresa!!!) bere ama eta amama euskaldun zaharrak omen diren arren. Esan du, hala ere, legebiltzarkideekiko errespetua azaldu nahian saiatuko dela Euskal Herriko hizkuntza ikasten (berak ez du horrela adierazi, noski!), argi baitago 35 urteko neska batek ez duela orain arte berau ikasteko aukerarik izan, ez dagoelako hemen horretarako biderik. Bai, onartzen dut, euskaldunak "por kulo" hartzera bidal zitzakeen bitartean, euskaraz epresa daitezen saiakera egingo duela (...
Gizarte hipokrita batean bizi garela nioen orain dela gutxi. Egunetik egunera sentipen hori barneratuago dudala ohartu naiz. Etsipena da egunero esnatzean nabaritzen dudana. Mundu honetan bizi naizelako, eta gizarte onen zati txiki bat izanik egoera aldatzen ez dakidalako. Gaur, ostera, umoretsu esnatu naiz. Iraganean igeri egin nahian hasi naiz, azkenekoz eguna hala noiz hasi nuen gogoratu asmoz. Ezer ez. Huts-hutsik dut burmuina. Agian atzo ohean sartu aurretik erretakoak kalte egin zidan. Irratiak argitu dit eguna. Gaur eguraldi atsegina egin behar omen du. Mendira joateko plana egin dut...