Barrena husteko asmoz

Bidelagun

larrugorrian 1456150843593 Barrena husteko asmoz | 2007-11-13 20:47

Nire esku egongo balitz, birritan pentsatu gabe egingo nuke denboran atzera. Quebecen elkarrekin pasatako une haietara egingo nuke berriz salto. Edo Bolzanon pasatako garaietara. Edo, besterik gabe, etxetik gertu bizi izandako une bakoitzera. Hori berriz egi bihurtzea nire esku balego…Baina denborak aurrera egin du, eta ez da atzera bueltarik. Gauza asko gertatu dira ordutik, bakoitzak bere bidea egiten jarraitu du, erronka berriekin zoriontasuna bilatu nahian. Jadanik ez da bidean atzera egiterik. Baina edozein momentuan, zure bidean atseden bat hartzeko unea iritsi zaizula ikustean, ez iz...


Naroa

2
larrugorrian 1456150843593 Barrena husteko asmoz | 2007-10-01 21:06

Ezinezkoa zait begietara begiratu eta zer duen azaltzea. Hain da txikia eta inuzentea. Azken egun hauetan, ohera sartu eta kopetan gaueroko musua eman diodan bakoitzean, bizitzako azkena izan zitekeela pentsatu dut, eta hotzikara batek bizkar osoa gurutzatu izan dit ziztu bizian. Gogorra egiten da Naroa horrela ikustea. Hau aldatzerik balego… Bost urte beteko ditu Naroak hiru aste barru. Oraindik gogoan dut jaio zeneko eguna. Gauez, lotan geundela eman zuen lehen abisua, eta berehala ginen ospitalean Ander eta biok. Burua ateratzea, baina, dezente kosta zitzaion, eta zazpi ordu geroago, bur...


Gizarte hipokrita batean bizi garela nioen orain dela gutxi. Egunetik egunera sentipen hori barneratuago dudala ohartu naiz. Etsipena da egunero esnatzean nabaritzen dudana. Mundu honetan bizi naizelako, eta gizarte onen zati txiki bat izanik egoera aldatzen ez dakidalako. Gaur, ostera, umoretsu esnatu naiz. Iraganean igeri egin nahian hasi naiz, azkenekoz eguna hala noiz hasi nuen gogoratu asmoz. Ezer ez. Huts-hutsik dut burmuina. Agian atzo ohean sartu aurretik erretakoak kalte egin zidan. Irratiak argitu dit eguna. Gaur eguraldi atsegina egin behar omen du. Mendira joateko plana egin dut...


Hipokrita hutsak gara. Zuetako batzuei gehiegizko adierazpena irudituko zaizue, baina egunetik egunera argiago dut. Hirugarren mundua izenarekin ezagutzen dugunarenganako nahigabea sentitzen dugu sarritan, baina beren egoera konpontzen laguntzeko ezer gutxi egiten dugu. Eta ez naiz umeak adoptatzeaz edo apadrinatzeaz ari. Ezta ere herrialde hoietara dirua bidaltzeaz. Urrutiago joan nahi nuke, eta lehen mundukoak garenok –zorionekoak gu– zein markistak garen jakinik, gai hori ekarri nahiko nuke nirera. Arropak erosterakoan maiz ahazten zaigulako Nike, Adidas, Reebok eta horrelako multinazi...


Eguzkiak aspaldi hartu du oherako bidea, baina oraindik ere bero egiten du. Eguraldiak kalera irtetzera eta edozein terrazan garagardo fresko bat hartzera animatzen du. Nik, ordea, etxean egotea nahiago dut, izkutuan, bakardadearen lasaitasunean. Gaur ere ez naiz irtengo. Ez dut egun guztia taberna zulo batean pasa nahi. Azkenengo asteak hala pasa ditut, eta bide okerra hartu dudala ohartu naiz. Sekula ez ei da berandu, baina nik dagoeneko ez diot tunelari irteerarik ikusten.  


Badira hilabete batzuk hilda egotea desiatzen dudala. Istripua gertatu eta berehala konturatu nintzen horrela jarraitzea ez zuela merezi. Zentzurik gabeko sufrimendua luzatzen baino ez gara ari, eta kandela ahalik eta bizkorren itzaltzea da gu guztiontzako irtenbide bakarra. Bai, gu guztiontzako diot, ohe honetan botata dagoena ni naizen arren, nire inguruko guztiak ere nire antzera dabiltzalako, geldi-geldirik, ez aurrera eta ez atzera egin ezin dutela, duintasun hitzaren esanahia zer den erabat ahaztuta. Ez dut aldez aurretik galduta dudan gerra batean borrokatzen jarraitu nahi. Geratzen ...


Negarrez topatu dut gaur ama. Eguerdiro bezala, bazkaltzen amaitu eta haginak garbitzera joan naiz, aitak errieta egin baino lehenago. Komunera sartzerakoan han ikusi dut ama, hormari begira belauniko, negar zotinka. Larritu egin naiz, sekula ez baitut ama negarrez ikusi. Zer ote duen galdetu diot, baina berak begiratu ere ez dit egin, eta berbarik ez da irten bere ahotik. Isiltasun horrek beldurtu egin nau. Denbora luze baten ostean, “Ez da ezer, segi haginak garbitzera” ahul batekin eman dio amaiera elkarrizketatxoari. Baina nik arduratuta jarraitzen dut. Amak zerbait du, baina ez du inor...


Irungo eta Hondarribiko semea izan ezean egoera inoiz ez dudala ulertuko esan izan didate Alarde Tradizionalean ditudan ezagun eta lagunek. Ez dakit zergatik esan izan didaten hori, beraiek koefiziente intelektual handiagoa dutelako ala guk, eibartarrok, beraiengandik oraindik asko dugulako ikasteko. Ahal izan dudan guztia egin dut Bidasoa ertzeko bi herri horietako bateko bizilaguna izateko, baina Jainko Ahalguztidunak ez omen du nire eskaririk jaso. Hortaz, Eibarko gizaseme bezala ekin beharko diot zutabe xume hau idazteari. Agian, zeinek daki, amaitu orduko beste ikuspuntu batetik ikusik...


larrugorrian 1456150843593

Larrugorrian zergatik? Ba, egia esan, blogak izenburu bat behar duelako, eta hitz horrek zintzo azaltzen duelako txoko honetan irakurriko dituzuenak biluzik idatzitakoak direla, izkutuan jardun gabe, nire sentimenduak islatuz. Azken batean, blog baten helburua ez al da ba barrenak hustea?