Sexismoa

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-04-24 11:19

  Tradizioak pisu handia duen herri batekoak gara. Gure tradizioak patriarkatua gailendu du eta horrek ondorio sakonak utzi ditu; tradizio gehienekin gauza bera gertatu da. Baina tradizio baten zama pisutsuarekin amaitzeko zama dela ikusi behar dugu, horretaz behar gara konturatu. Sexismoarekin amaitzeko bide luze bat aurretik izan arren, lehen pausua eman dugu.   Konklusio honetara heldu ginen: gizonak eta emakumeak diskriminatzea ez dago ondo, zama da, zuzendu beharra. Mezua ulertu eta tradizioa suntsitzen hasi gara. Tradizioaren murruekin amaitzeko dinamita asko behar izan dug...


Negarrez topatu dut gaur ama. Eguerdiro bezala, bazkaltzen amaitu eta haginak garbitzera joan naiz, aitak errieta egin baino lehenago. Komunera sartzerakoan han ikusi dut ama, hormari begira belauniko, negar zotinka. Larritu egin naiz, sekula ez baitut ama negarrez ikusi. Zer ote duen galdetu diot, baina berak begiratu ere ez dit egin, eta berbarik ez da irten bere ahotik. Isiltasun horrek beldurtu egin nau. Denbora luze baten ostean, “Ez da ezer, segi haginak garbitzera” ahul batekin eman dio amaiera elkarrizketatxoari. Baina nik arduratuta jarraitzen dut. Amak zerbait du, baina ez du inor...


Azken iruzkinak