Infoxikazioak eta sare sozialek harrapatuta? Hausnarketarako ertzak!

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-10-05 23:22

make@ni.eus 1633471863128

"Nork ez du sare sozialik gaur egun? Izan bai, baina erabili? Eta erabili, zertarako? Bizipenak konpartitzeko erabiltzen dituzte batzuek. Mendi buelta batean ateratako argazki politen bat ipintzeko, lagunarteko momentu barregarri bat erakusteko, etab. Ondo pasatzeko, azken batean. Baina ustez inofentsiboa den ekintza hori bera bihur liteke eraso iturri. Lodiegi zaudelako, argalegi, arropa desegokia daramazulako soinean, edo beste barik existitzen zarelako". #OihanaB [1]

"Informazioa boterea zela esan ziguten eta frenetikoki bere bila hasi ginen. "Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du" esaeraren faltsukeria paraleloa zen: kosta egin zitzaigun baietz, balio duenaz ohartzea, baina mila hitzek baino gezur gehiago esateko. Ez genuen ikusi, ezta ere, gaininformazioak ezintasuna, larritasuna eta antsietatea besterik ez dakarrela. Gehiegizko informazioa desinformaziotik hurbilago dagoela informaziotik baino. Eta hiper-konexioaren eskutik doala. Badirudi dena plan beraren parte dela. Hiru, lau, hogei, berrogei, ehun pertsonarekin konektatzeak komunitatea egin dezake. Ezagutzen ez ditugun eta interesatzen ez zaizkigun milaka pertsonekin etengabe konektatuta egoteak ez du errealitatea hobetzen, ez du penarik arintzen, ez du poztasun iraunkorrik ematen".Tere Maldonado [2]

"Eta, ia oharkabe, luzakin moduko bat josi diogu espazio publikoari... Egiari zor, dagoeneko behin baino gehiagotan geratu da agerian sareetan ezkutuan dabiltzanek emakume publikoenganako darabilten bortxa ... Berriki beraien azken birtxioen artean andreek idatzitakoak zenbat ote ziren neurtu dute txiolari batzuek. Plazaren erdigunean kokatzen den izen-abizendunetako bati ere irakurri diot lehenago sareetan presentzia handiagoa zuten emakume interesgarri asko isilik sumatzen dituela azkenaldian. Neuk ere hartzen ditut faltan ahots horiek. Zenbaitek aitortu didate zeharo nagituta daudela, eta nigan ere topatzen ditut nagi horren zantzuak... Pantailari beherantz eragiten diodanero agertzen baitzaizkit gizonak, antzu samar deritzedan eztabaidetan katigatuta. Ez omen da eztabaidarako lekurik aproposena, hala diote, baina, zer den testosterona, hizpidea zeinahi delarik ere —demagun, adibidez, euskara batua edo euskal musika eszena— ezin mihiari ahoko zuloan eta hatzei geldirik eutsi. Nork bere jakinduria printzak jarri nahi ditu erakusgai, nork bere hitz pisutsu, argudio ukaezin eta aipu parafraseatu kuttunenak —espazio publikoan aurretik ere beren lekutxoa bazuten gizonenak, nola ez—. Horrela, zeinahi hizpide bihur daiteke norgehiagokarako aitzakia. Ea nork azken hitza". Ane LabakaMalen Amenabar. [3]

Jon eta Jone sare sozialei buruz eztabaidatzen ari dira... Aitortu diote elkarri, batak bestearen berri izan ez duten urte bitarte hauetan begiratu dutela besteak sare sozialetan argitaratzen zuena.

Eta zuk? Zer diozu?

_______________________

[1] Tratu on (line). Hezkidetzan Esku Hartzen talde bloga.(2021/10/06)

[2] Sobreinformación: atrapadas en la red.(2021/10/05)

[3] Ea nork luzeagoa. Berria. (2021/09/26)


Utzi iruzkina: