Euskal gazteek sare sozial digitalen inguruko erabileraren harira kapitalismo eskopiko edo sareetako kapitalismoa hizpide

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2023-07-19 20:00

make@ni.eus 1689789130200

Azken boladan argitaratu diren hainbat txostenek, oraindik ere, internet eta sare sozial digitalen erabileraren inguruko irudi kezkagarria ematen digute. Datuak azaldu baino lehen, hezitzaile gisa, uste dut jarraitzen dugula hamaika aukera pasatzen uzten, gure ikasleekin eta familiekin batera honen guztiaren inguruko hasunarleta kritikoa eta lan pedagogiko eraikitzailea egiteko aukerak galtzen. Arrazoiak sare sozialei bizkar emateko? Askotarikoak, baina ustez hori egitean irabazten ari garena, benetan da irabaztea? Edo beste batzuk dira irabazian ateratzen ari direnak? Hausnarketa eta estrategia kolektiboak abian jarriko bagenitu ... 

DATUAK SOLASEAN

Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen ohiturak eta portaerak 2022an (Gazteen Euskal Behatokiaren eskutik) txosteneko datuek erakusten dizkigute 15-29 bitartekoek zenbateroko erabilera egiten duten, baita emakume eta gizon gazteen arteko erabilera ezberdinduak ere:

IKUSIKER Ikus-entzunezkoen Behategiaren eskutik ezagutzen ari gara Gazteak eta Telebista, Informazioa, Twitter eta plataforma digitalak – 2023ko datuak  BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA UNIBERTSITATEKO IKASLEEN IKUSENTZUNEZKOEN KONTSUMOA ETA IKTen ERABILERA; 2022-2023KO txosten orokorrak, aldiz, 11-33 urte bitartekoen datuak hurbiltzen dizkigu. Galdetzean ikusi duten azken ikus-entzunezkoa non eta zein hizkuntzan zegoen:

PUNTU.EUS Behatokiak datu hauek eman ditu, bestalde, 2022tik aurrera euskararen egoeraren inguruan Euskal Herriko webgune eta erabiltzaileen gailuei dagokienez: 

  • Euskal Herriko webguneen % 14k dauka edukiren bat euskaraz.
  • Soilik 10etik 1ek du nabigatzailearen aukeretan euskara hizkuntza nagusi gisa konfiguratua.
  • Googlen bilaketa zerbitzuan euskara gazteleraren mesedetan diskriminatzen da, eta, ondorioz, euskarak Interneten duen ikusgarritasuna galdu.

Datu hauekin bakarrik,-askoz gehiago daude haritik tira egin nahi izanez gero-, nabaria da begirada kritikoa aktibatuz gero, zein den gaiaren dimentsioa: (Ziber)hezkidetzaren ikuspegitik, hizkuntza aktibismotik, konpetentzia digitalaren ildotik eta abar.

Gogora etorri zait  Remedios Zafraren elkarrizketa non aipatu zuen kapitalismo eskopikoa sare sozialetako kapitalismoaz aritzean (Eva Illouz-ek horrela definitzen du harremanen inguruan).

"Kapitalismo eskopikoa esatean, sareetako kapitalismoa esan nahi dut, indarrean dauden balio-formak begiekin truka daitezkeen balio-formak baitira; hau da, begi[rada] gehien biltzen dituena da baliorik handiena duena. Kapitalismo eskopiko horrek ikusgarritasuna bihurtu du egungo baliorik handienetako bat, merkatuak bultzatuta, eta oso modu bitxian, zeren eta, oro har, kultura eta garai guztiek pribatua eta intimoa babestu baitute. Orain hori ez bilatzeaz gain, ohitu gara ikusgai jartzera, exhibizionismoa bilatzera". (00:44:12, neronek itzulia.) Hemen #EzGaltzekoModuko bideoa:


Utzi iruzkina: